k
u
l
t
u
r

Gure liburua 3D bihurtu (atzeratua)

2020/12/12

compartir

Ordutegia: 10:30 - 12:30
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik
Izena eman


Haurrak irakurketa eta idazketa joku bezala hartuko dute, modu ludikoan:

  • Gustoko liburu horrek, berea izanik, motibazio eta autoestimu haundia emango dio sormen-tailerra egiteko

  • 2D (Modu plano) batetik, 3D-ra (bolumenera) pasatzean, bere ipuinak bolumena hartuko du, fisikoki eta emozionalki ezberdin sentituko du liburu horrek sortzen dion

  • Trebetasunak, hiztegia, memoria, egiten ari diren hortan arreta jartzea…

  • Irudimena, Sormena landu; konfidantza hartu, egiten duen horri bere balioa eman. Ez dago sormen lan txarrik, denek dute norberaren zati ..

  • Espresio modu bat da. Emozioak adierazteko tresna aproposa izan

  • Literatura, hitzak, irudia…birziklatutako euskarri fisikoan

  • Guk euskarri hori ere, sortuko dugu, material, paper birziklatuekin,Zapata kaxa bat…

METODOLOGIA 

Barruko pasarteren bat erreproduzitu; agian azala dugu gustoko edo pertsonaia jakin batzuk irudikatu…

Zapata kaxak edo beraiek aukeratzen duten euskarriak berak emango die pistaren bat, beren sormen lanaren itxura nolakoa izango den ikusteko.

Ze kolore erabili, begiak egin edo ez, aurpegiak… itxura eman.

Haurra joango da pixkanaka guzti hori pentsatzen eta deskubritzen… agian marrazkia eta hitzak dauden bezela, 3D-ra pasako ditu, baino agian, bere liburuaren bertsio erabat librea egingo du 3D-an…

Egunkarietatik hitzak, esaldiak moztu, argazkiak…

Sortzen joaten garen einean, euskarri birziklatuan jarriko degu: Kartoi zaharrak izan daitezke, erabilitako paperak, liburu zahar baten tapak… bertan gure sormen lana plasmatuko dugu.

Haur bakoitzak aldez aurretik, gustokoen duen liburu bat aukeratu eta zein den esango digu (izen-ematea egiteko garaian). Horrela guk, liburu horren informazioa aldez aurretik jasoko degu tailerraren egunean, hobeto landu ahal izateko.

Egunean bertan, zergatik duen gustoko galdetuko diogu eta ondoren, sorkuntza lanean hasiko gara.

Beraien lanak erakusketa polit batean bilduko ditugu.


NON: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

NOIZ: Abenduaren 12a, larunbata

ORDUTEGIA:  10:30 – 12:30

ADINA: + 6 urte.

HIZKUNTZA: euskara

Osasun Departamentuaren gomendioei jarraituz, eta segurtasun neurriak gehitzeko, jarduera atzeratu egin da.

Berriak gure webgunean eta sare sozialetan argitaratuko ditugu.

DOAKO IZEN-EMATEA HEMEN

ADI!

Hauek dira lantegietan eta udalekuetan izena emateko eskura izan behar dituzun dokumentuak: familia-liburuaren dokumentu digitala, hau da, liburu horren argazkia edo inskripzioan erantsi ahal izateko eskaneatutako dokumentua.

COVID-19 EGOERA: NOLA FUNTZIONATUKO DUGU?

Aurten, egoera berezia bizi dugun honetan, eta guztion segurtasuna hobetzeko, gure neguko tailerrak eta negulekuak haurren eta familien beharretara eta egoera berrietara egokitu ditugu. Har itzazue honako neurri hauek, COVID-19 kutsatu ez dadin.

Gogoratu: zaindu gaitezen gozatzen dugun bitartean! tailerretan jarduteko protokoloa (ikusi hemen)

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color