k
u
l
t
u
r

Gure bizitzako gaiak elkarrizketa filosofikoaren bidez

Apirilak 1, 29, maiatzak 20, ekainak 10, uztaila 1

compartir

Ordutegia: 18:00 - 19:30
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik
Izena eman


Aurten, eta 2021eko zine-forum filosofikoaren jarraipen gisa, elkarrizketa filosofikoko tailer bat proposatzen dizuegu. Bertan, gure inguruko gai nagusiak jorratuko ditugu, arlo pertsonalean eta sozialean ikutzen gaituzten horiek. Filosofiak berez jorratzen ditu gure bizi-esperientziari dagozkion gaiak, eta beraz, ziur gaude bidean zehar egia, justizia, ongia eta gaizkia edo identitatearekin topo egingo dugula. Baina pentsatzen dugu maitasuna, migrazio-mugimenduak, gerra edo lanaren gaineko hausnarketetatik abiatzea dela bide horri ekiteko modurik onena, oinak lurrean alegia.

Jarduera gidatu bat planteatzen dugu beraz, non gaiak moderatzaileak jarriko ditu mahai gainean. Gai hauek, guretzat garrantzitsua den orotaz pentsatzen lagunduko diguten galderak sorraraziko dizkigute, eta gidariaren lana izango da ikerketa hortan laguntzea.

Jakinmin elkartetik kezkaz ikusten dugu gure gizartean hausnarketarako espazioen eskasia, ideiak eta argudioak modu kooperatiboan elkartrukatzeko aukera ematen digutenak, hausnarketa prozesuaz gozatzen dugun bitartean. Horregatik, eta aurreko urteko esperientziaren arrakasta kuantitatibo eta kualitatiboa kontuan hartuta, gurekin filosofatzen jarraitzera animatzen zaituztegu. Bidaiak aurrera darrai…

Sarrera doan. Nahitaez eman behar da izena posta elektronikoaren bidez:

imanolalvarezvarela@gmail.com Postan adierazi zein egunetan eman nahi duzun izena, izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa.

Adina: + 18
Hizkuntza: hizkuntza taldera egokituko da (GAZT/EUS)

Eguna eta ordua: 2022ko apirilaren 1a, apirilaren 29a, maiatzaren 20a, ekainaren 10a, uztailaren 1a | 18:00 – 19:30
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

Segurtasun neurriak errespetatu beharko dira

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color