GAUDÍ. Inpresio intimoak argitalpenaren aurkezpena

Aitor Ortiz argazkilariaren eta Santos Bregaña diseinatzailearen arteko solasaldia.
AITOR ORTIZ (1971)
1995. urteaz geroztik arkitekturaren argazkilaritza landu du, dokumentuaz harago joanda. Errepresentazio fotografikoari lotutako alderdi errealaren disoluzioa eta transmutazio faktoreaz baliatuta, Aitor Ortizek espazioarekin, arkitekturarekin eta objektuarekin egiten du lan, eta bertatik abiatuta, hainbat inkognita bisual eta kognitibo planteatzen dizkigu.
Haren lana modu indibidualean jarri izan da ikusgai Nafarroako Unibertsitateko Museoan (Iruñea, 2018), Le Centquatren (Paris, 2015), Canal de Isabel II-n (Madril, 2013) eta FOTOGRAFISKA. The Swedish Museum of Photography-n (Stockholm, 2011). Haren lanak ikusgai daude museo hauetan: Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionala (MNCARS), Masaveu Bilduma, Guggenheim Bilbao Museoa eta La Caixa Fundazioko Arte Garaikideren Bilduma.
Lekua: Kutxa Kultur. Ruiz Balerdi Aretoa (4. solairua, Tabakalera). Donostia
SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE
Hurrengo
Ekitaldiak
Aitor Ortiz. GAUDÍ. Inpresio intimoak
15/11/2019
Roland Topor-en fantasiazko artea
24/10/2019
Zuzeneko artea | Maite Diez
02/12/2019
Jostailu berriak biltzeko kanpaina
05/12/2019
Milennial-en adikzioak
11/12/2019