k
u
l
t
u
r

Ganbera abesbatza | Ad Libitum

2022/10/29

compartir

Ordutegia: 19:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


Escola Coral Veus Juntes (Quart de Poblet, Valentzia, 1983) proiektu pedagogiko aski zabala da, kantu koralerako prestakuntza ematen duena lau urtetik hasita. Gaur egun, sei abesbatzatan banatutako ehundik gora haur, gazte eta helduk osatzen dute proiektu hau.

Escola Coral zentroko ganbera-abesbatza Ad Libitum da, prestakuntza musikal eta bokal sakona duten gazteek osatua. Talde honen errepertorioak askotariko piezak biltzen ditu bere baitan, polifonia klasikotik hasita XXI. mendeko sorkuntzetaraino. Kontzertuak eskaini ditu auditorio garrantzitsuetan nahiz espazio historikoetan, esaterako, Manzanares El Real gazteluan (Madril) edota Erromako Santa Maria del Popolo basilikan (Italia). Abesbatza egoiliarra izan zein Early Music Morella jaialdian (2019) Marco García de Paz zuzendariaren esanetara, eta baita ere Acadèmia de Capella de Ministrers jaialdian. Palmares oparoa du, nazioarteko sari garrantzitsuenetako batzuk irabazi baititu, hala nola, Espainiako Kantu Koraleko Sari Nagusia (2017); lehen saria, publikoaren saria eta FIRACOR sari berezia Cocentainako Certamen Coral Fira de Tots Sants lehiaketan (2015 eta 2016), eta lehen saria Ejea de los Caballeroseko Abesbatza Lehiaketan ere.

Duela gutxi, kontzertu-bira bat eskaini du Tomás Luis de Victoriaren Requiem obra interpretatuz, Musica Ficta taldearekin batera eta Raúl Mallavibarrenaren zuzendaritzapean. Bere lehen diskoak –Essència- Publikoaren Saria irabazi du Premios Carles Santos de la Música Valenciana sariketan.

Zuzendaria: Francesc Gamón Olmo.

16 mutil eta 16 neskak osatzen dute abesbatza.

PROGRAMA

Lehen zatia

— Ave Maria, Josu Elberdin (1976)
— Quam pulchri sunt gressus tui, Tomás Luis de Victoria (1548-1611)
— Officium defunctorum, a 6, Tomás Luis de Victoria

– Introitus

— Kyrie
— Gloria, a 12, Juan Bautista Comes (1582-1643)
— Abendlied, Josef Rheinberger (1839-1901)
— Ave Maria, Franz Biebl (1906-2001)

Bigarren zatia

— Bi Gabon Kanta, Lorenzo Ondarra (1931-2012)

– Ai gure umea
– Alabatua

— Sure on this shining night, Samuel Barber (1910-1981)
— Neskatx’ ederra, Xabier Sarasola (1960)
— Rompellón (Tres polifonías turolenses), Antón García Abril (1933-2021)
— Xivarri Songs, Albert Alcaraz (1978)

– Descans
– Xivarri
– Alegria al bon Jesuset

— Rytmus (Tri etúdy), Ivan Hrušovský (1927-2001)
— Akerra ikusi degu, Jesús Guridi (1886-1961)

Sarrera librea aforoa bete arte


Urriak 31, astelehena | 19:30 | Lekua: IESU PARROKIA

LOS PEQUES DEL LEÓN DE ORO (Asturias) “Past Life Melodies”

2000. urtean sortu zen «El León de Oro» (LDO) abesbatza proiektuaren barruan, eta helburutzat dauka txikienei abesbatzarako prestakuntza ematea, etorkizunerako harrobia sortzeko. Helburu hori gogoan, 2019an LDO Abesbatza Eskola sortu zen, Peques LDO taldeko kideei prestakuntza sendo eta sakonagoa emateko asmoz. Abesbatza hau 40 ahotsek osatzen dute gaur egun, zeintzuek errepertorio zabal eta anitza lantzen baitute, Errenazimenduko maisuetatik hasi eta obra modernoagoetara nahiz pieza herrikoietara. Talde hau maiz gonbidatu izan dute eskualdeko abesbatza jaialdietara bere ibilbidearen hasieratik, eta baita Espainiako sona handiko lehiaketetara ere.

Nazioarteko lehian, 2011. urtean 2. saria irabazi zuen Tolosako XLIII. Abesbatza Lehiaketan (Euskadi), 2018an beste 2. sari bat eskuratu zuen “LIV Montreux Choral Festival” jaialdian (Suitza), eta 2019a urte oparoa izan zen, publikoaren sariaz gain, 19 urterainokoen kategoriako 1. saria eta 15 urterainokoen kategoriako 3. saria irabazi baitzituen “I. Festival Coral Internacional Aegis Carminis” lehiaketan (Eslovenia).
“El León de Oro” helduen abesbatzarekin kolaboratu du bi CDren grabaketan (2003 eta 2007an), eta kolaborazio gehiago ere egin ditu orkestra profesional garrantzitsuekin. Besteak beste aipatzekoa da apiril honetan “Pasioa San Mateoren arabera” interpretatu duela “Il Gardelino” orkestrarekin eta “Vocalconsort Berlin” abesbatzarekin, Marcus Creed zuzendariaren esanetara.

40 ahotsez osatutako abesbatza.

Zuzendaritza, Elena Rosso.

PROGRAMA

Past Life Melodies – Sarah Hopkins
Fervor na brétema – Javier Fajardo
Besarkatu ninduzun – Josu Elberdin
The Seal Lullaby – Eric Whitacre
Murasame (The Mists of the Evening) – Victor C. Johnson Panta Rhei – Jim Papoulis
On suuri sun rantas autis – trad. Finlandesa, arr. Matti Hyökki Gnothi Safton – Jim Papoulis
Zai Itxoiten – Javier Busto
Past Life Melodies – Sarah Hopkins

Sarrera librea aforoa bete arte.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color