k
u
l
t
u
r

FOLEY tailerra. Soinu-efektuak zinemagintzan

2020/11/22

compartir

Ordutegia: 10:00-14:00
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik
Izena eman


Zure pelikula gogokoenetako soinu-efektuak nola egin diren jakin nahi?

Zuk zeuk egitera animatuko al zinateke? Badakizu nola?

Zatoz soinuaren magia deskubritzera gure FOLEY tailerrean.

Foley- teknikaren bidez, sekuentzia batean agertzen diren pertsonaia edota objetu orok sortuko lituzketen soinuak birsortzen dira, eta horretarako pentsatu baino irudimen handiagoa behar da. Zinemagintzaren prozesu dibertigarri eta kuttunenetakoa izan daiteke.

Oso gutxitan erreparatzen bait zaio filme baten soinuari. Beti irudia lehenesten da baina hein handi batean, istorioaren sinesgarritasuna soinuaren dimentsioan oinarritzen da. Tailer honetan, partehartzaileek animaziozko filme baten soinu-efektuak nola sortzen diren deskubrituko dute eta berezko soinu-banda osatuko dute. Horretarako, tramankulu desberdinak erabiliko ditugu bai eta soinu-edizio programa bat nola erabiltzen den ere.

Data eta ordua: azaroak 22, igandea | 10:00-14:00

Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia

Adina: 7 – 12 urte

Hizkuntza: euskara

Dinamizatzen du: Pixelatu | Kutxa Kultur Eneako egoiliarrak

Prezioa: doan

IZEN EMATEA URRIAREN 15ETIK AZAROAREN 18RA HEMEN

ADI!

Hauek dira lantegietan eta udalekuetan izena emateko eskura izan behar dituzun dokumentuak: familia-liburuaren dokumentu digitala, hau da, liburu horren argazkia edo inskripzioan erantsi ahal izateko eskaneatutako dokumentua.

COVID-19 EGOERA: NOLA FUNTZIONATUKO DUGU?

Aurten, egoera berezia bizi dugun honetan, eta guztion segurtasuna hobetzeko, gure neguko tailerrak eta negulekuak haurren eta familien beharretara eta egoera berrietara egokitu ditugu. Har itzazue honako neurri hauek, COVID-19 kutsatu ez dadin.

Gogoratu: zaindu gaitezen gozatzen dugun bitartean! tailerretan jarduteko protokoloa (ikusi hemen)

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color