k
u
l
t
u
r

Filosofia haurrentzat | “Pentsatuz ikertu” tailerra | 8-11 urte

2020/10/17

compartir

Ordutegia: 17:00 -18:30
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik
Izena eman


Bizitzak, munduak eta unibertsoak hainbat gai misteriotsu gordeak dituzte. Zuk badakizu zeintzuk diren? Haiei buruzko galderak egin al dizkiozu noizbait zure buruari? Gehiago jakin nahi duzu?

Elkarrekin ideien mundua ikertuz eta esploratuz, gertakari asko deskubritu ditzakegu. Lagun talde batekin gauza misteriotsu horiei buruz pentsatzeko prest zaude? Zure iritzia partekatu nahi duzu? Besteena entzun? Elkarrizketa batean zure ideiak azaldu?

Gu zure ikuspegia ezagutzeko irrikitan gaude! Denok detektibe, ikerlari eta esatari! Anima zaitez zu ere!

   ZER DIRA HAUR FILOSOFIA SAIOAK? 

Haurrak pentsalari ditugu jaiotzez. Ikasteko jarrera aktiboa erakusten dute, gauza berriak jakin, ikertu, deskubritu nahi dituzte. Etengabean darabiltzate buruan galdera interesgarriak. Hain zuzen ere, gizakiaren jarrera filosofikoa (jakinmina, guztia zalantzan jartzea…) da jakintza guztien jatorria.

Saio hauek haurrek berezkoa duten hori sustatuko dute. Modu ludikoan, giro lasai eta atseginean, elkarrizketa filosofikoa suspertuko da, enpatiaz eta errespetuz komunikatzeko modua dena. Pentsatuz, besteei entzunez, norberaren iritziak taldearekin partekatuz, ideien mundua esploratu eta ikertuko dute.

   FILOSOFIAREN PRAKTIKAK ONURA ANITZ DAKARTZA:
  • Arrazoiak eman eta eskatu elkarrizketaren testuinguruan
  • Galderen formulazio filosofikoa
  • Entzutea, errespetua, enpatia
  • Hipotesiak formulatzea
  • Ondorioztatzea
  • Irizpide propioaren bidez ideiak antolatu eta adieraztea
  • Aukera ezberdinen aurrean hausnartzea
  • Arazoen ebazpenerako irudimen morala erabiltzea
   GURASOENTZAKO SAIOA (Abenduak 19)

Haur Filosofiak proposatzen dituen baliabide ludiko, sortzaile eta gogoetatsuak ezagutzeko aukera izango duzue. Gerora, familian, ideia erabilgarriak garatu ahal izateko.

  • Nahiko zenuke deskubritu…?
  • Zer den elkarrizketa filosofikoa?
  • Nola lagundu pentsamendu gogoetatsu, autonomo eta sortzailea pizten?
  • Ze baliabide dauden proposamen honen inguruan?
  • Zer esan nahi duen modu enpatiakoan elkarrekin komunikatzea?

NON: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

NOIZ: 6 saio haurrentzat eta 1 gurasoentzat:

  • Urriaren 17an eta 31n
  • Azaroaren 7an eta 21ean
  • Abenduaren 12an eta 19an (azken saioa bikoitza izango da, haurrak areto batean egongo dira eta familia beste batean).

ORDUTEGIA: Larunbata arratsaldetan. 17:00 -18:30

IZENA EMATEA DOAN: Irailaren 17tik urriaren 14ra arte HEMEN

  • Haurraren izen ematearekin, aita, ama edo tutore legalaren izena ematen da ere.

ADINA: 8 eta 11 urte bitartekoentzat.

HIZKUNTZA: euskara. Gurasoen saioa elebitan, taldearen beharren arabera.

ADI!

Hauek dira lantegietan eta udalekuetan izena emateko eskura izan behar dituzun dokumentuak: familia-liburuaren dokumentu digitala, hau da, liburu horren argazkia edo inskripzioan erantsi ahal izateko eskaneatutako dokumentua.

COVID-19 EGOERA: NOLA FUNTZIONATUKO DUGU?

Aurten, egoera berezia bizi dugun honetan, eta guztion segurtasuna hobetzeko, gure neguko tailerrak eta negulekuak haurren eta familien beharretara eta egoera berrietara egokitu ditugu. Har itzazue honako neurri hauek, COVID-19 kutsatu ez dadin.

Gogoratu: zaindu gaitezen gozatzen dugun bitartean! tailerretan jarduteko protokoloa (ikusi hemen)

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color