Filosofia haurrentzat | 8-11 urte (6 saio)

2021/10/09
Askatasuna. Infinitua. Maitasuna. Bizitzaren jatorria eta zentzua. Justizia. Heriotza. Zoriontasuna. Edertasuna…
Haurrek, txiki-txikitatik, hainbat gai liluragarriren inguruko galdera zailak egiten dizkiete euren buruari eta helduei. Neska-mutilak filosofatzera ausartzen dira. Jaiotzez dira filosofoak.
Jakin-min horrek hausnarketa sakonerako espazioak eskatzen ditu. Haur pentsalari talde honetan parte hartuko duten neska-mutilak gai horien inguruko elkarrizketa filosofikoan arituko dira, giro lasai eta ludikoan. Joko, ipuin, artelan eta bestelako baliabideak abiapuntutzat hartuta, pentsamendu kritikoa, sortzailea eta arretatsua trebatu ahal izango dituzte; goi-mailako pentsamendu konplexua landuko dute.
Helburu horretara gerturatzeko, hainbat gaitasun garatzen joango dira. Alegia: hautematea (arretaz behatu, entzun…), ikerketa (hipotesiak formulatu, alternatibak bilatu, imaginatu…), kontzeptualizazioa (definitu, adibideak eman, kontrastatu…), arrazonamendua (arrazoiak bilatu, zergatiak eta ondorioak erlazionatu, bitartekoak eta helburuak erlazionatu…), itzulpena eta formulazioa (deskribatu, interpretatu, laburtu…).
Hori guztia, dibertitzen diren bitartean!
Guraso eta beste senitartekoentzat saioa (abenduak 18)
Zuen seme-alabek esperientzia aberasgarri batean parte hartu ahal izango dute. Zertan aritu diren jakin nahi al duzue? Elkarrizketa filosofikoa zer den ulertzeko gogoz al zaudete? Barruan daramazuen filosofoa ezagutzeko prest?
Haurren seigarren saioaren egun berean, guraso eta gainontzeko senitarteko helduak filosofatzera gonbidatuta zaudete. Haur Filosofia hezkuntza proiektuak proposatzen dituen baliabideak ezagutu ahal izango dituzue, etxeko egunerokotasunean erabili ahal izateko.
Zuek ere izugarri ondo pasako duzue bizitzaren misterioei buruz modu sakonean hausnartzen duzuen bitartean!
Taldearen beharren arabera, saio hau elebitan egingo da.
ADI! Hauek dira lantegietan eta udalekuetan izena emateko eskura izan behar dituzun dokumentuak: familia-liburuaren dokumentu digitala, hau da, liburu horren argazkia edo inskripzioan erantsi ahal izateko eskaneatutako dokumentua. |
COVID-19 EGOERA: NOLA FUNTZIONATUKO DUGU? Aurten, egoera berezia bizi dugun honetan, eta guztion segurtasuna hobetzeko, gure tailerrak haurren eta familien beharretara eta egoera berrietara egokitu ditugu. Har itzazue honako neurri hauek, COVID-19 kutsatu ez dadin. Gogoratu: zaindu gaitezen gozatzen dugun bitartean! tailerretan jarduteko protokoloa (ikusi hemen) |
Hurrengo
Ekitaldiak
Ruth Orkin. Denboraren ilusioa
07/07/2022
Kutxa Kultur Gauak | JamRock Sunset #3
06/08/2022
Kutxa Kultur Gauak | Víctor Antón Group
11/08/2022
Kutxa Kultur Gauak | Rumbling Lips
20/08/2022