k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Filosofia Jaialdia

2021/01/03

compartir

Ordutegia: 11:00 - 18:00
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


Zer da hobeto pentsatzea? Zertarako balio ahal dit nire pentsamenduaren gaitasunak garatzeak? Jaiotzetikoa dugu hausnarketarako gaitasuna, munduari buruz, besteei buruz edota gure buruari buruz galderak egiteko joera. Berezkoa izanda ere, entrenamenduak gure gaitasunak hobetzen lagundu dezake.

Filosofia autore eta teoria sorta bat baino askoz gehiago dela uste dugu. Filosofia ikasteaz gain, filosofia egitea guztion esku dagoela uste dugu. Jaialdi honen helburua ume zein helduentzat den “Haurrentzako Filosofia” korrontea ezagutaraztea da. Ez duzu aldez aurretiko jakintzarik behar; ausartu zaitez pentsatzera, pentsamenduarekin jolastera.

Noiz: 2021eko urtarrilaren 3a, igandea
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia
Doako izen-ematea
Programa:

11:00 | Haur eta familientzako tailerrak. Hizkuntza: euskara.
12:30 | Bertso saio filosofikoa, Jon Martin eta Alaia Martin bertsolariekin. Hizkuntza: euskara.
16:00 | #izanezberdin nerabeentzako lantegiak, enpresako artistak, sortzaileak eta langileak, Kutxa Kultur Musika, Moda eta Eneako egoiliarrarentzat. Hizkuntza: euskaraz ala gazteleraz, parte-hartzaileen beharren arabera.
18:00 | Mahai-ingurua Jorge Sánchez-Manjavaca eta Félix García Moriyonekin. Hizkuntza: gaztelania.

Ongi etorri galderen mundura!

11:00 | Filosofía tailerra Gaztedi (7-12 urte) eta familia  

Metodologia ludiko eta praktikoarekin elkarrekin hobeto pentsatzen ikasiko dugu. Galderak egin eta desegingo ditugu; usteen eta ziurtasunen artean dantzatuko dugu. Motibazio pizgarri probokatzaileak erabiliz (irudiak, ipuinak, jolasak…), galderak jaurti eta jasoko ditugu. Umeentzako (7-12 urte) eta helduentzako tailer berezituak egongo dira aldi berean. Beraz, familian, bakarka, edota lagunekin hurbildu zaitezke.

Adingabearen izen-ematearekin ama, aita edo legezko tutorea inskribatuta geratzen da.

Izen-ematea doan, abenduaren 7tik 31ra HEMEN

Gogoratu: zaindu gaitezen gozatzen dugun bitartean!
jarduteko protokoloa (ikusi hemen)

12:30 | Bertso saio filosofikoa, Jon Martin eta Alaia Martin bertsolariekin

Jar ditzagun bertsolariak galderekin jolasean, pentsamenduarekin dantzan. Bertso-saio honetan errima eta doinuak galdera-ikurrez lagunduta joango dira. Ikusleak jolasaren parte izango zarete, ume zein helduak. Etorri Kutxa Kultur Plazara!

Izen-ematea doan, abenduaren 7tik 31ra HEMEN

Jarduteko protokoloa (ikusi hemen)

16:00 | 3 Lantegi

Tarte honetan diziplina ezberdinetako profesional eta zaletuekin lan egingo dugu, Haurrentzako Filosofiaren proposamen pedagogikoa erabiliz. Gazteak, musika munduko sortzaileak, arte plastikoetakoak, moda zein enpresa munduko langileak. Hobeto pentsatzen ikasi daiteke? Elkarrizketa filosofikoaren bidez diziplina horien erroetara salto egingo dugu. Zer da edertasuna? Non daude artearen mugak? Edozer bihurtu daiteke negozio? Sormena landu daiteke?

Jarduteko protokoloa (ikusi hemen)

 

• #izanezberdin Filosofia lantegia (12-17 urte)

Izen-ematea doan, abenduaren 7tik 31ra HEMEN

• Filosofia lantegia Kutxa Kultur Musika eta Enearako eta oro har sortzaileentzako (18+)

Izen-ematea doan, abenduaren 7tik 31ra HEMEN

• FilosofIa lantegia Kutxa Kultur Modakoentzat eta diseinatzaileek sektorea (18+)

Izen-ematea doan, abenduaren 7tik 31ra HEMEN

 

18:00 | Mahai-ingurua Jorge Sánchez-Manjavaca eta Félix García Moriyonekin

Haurrentzako Filosofia korrontean Estatu mailan erreferente diren bi profesional dira Felix Garcia-Moriyon eta Jorge Sánchez-Manjavaca. Horien gidaritzapean saiatuko gara pentsamendu filosofikoa zertan datzan ulertzen eta horrek gure bizitzara zer ekar dezakeen ikertzen.

Izen-ematea doan, abenduaren 7tik 31ra HEMEN

Jarduteko protokoloa (ikusi hemen)

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color