Kutxa Fundazioak babestuko du aurten ere Libruruaren Eguna ospakizuna, apirilaren 23an Donostiako Gipuzkoa Plazan egin ohi dena. Kutxak stand propioa izango du bere argitalpen-jarduerarekin.
Antolatzailea: Gipuzkoako Liburudenden Elkartea.
Liburuaren Azoka
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkupeetan liburuak erakutsi eta saltzeko 14 stand-ak jarriko dira. Ordutegia: 9:30etik 21:00etara.
- Liburuetan % 10eko deskontua egingo da stand guztietan.
- Egunean zehar 300 liburu zozketatuko dira.
Jendeak txartel bat jasoko du, Azokako stand-etan gastatzen duen 5 euroko. Txartela saritzen bada, saridunak liburu bat jasoko du une horretantxe, plazako karpan. - “Pintxo-liburua”: Erosketetako 10 € bakoitzeko, euro bateko deskontu-balea lortuko duzu, Bide Luze tabernetan edozein pintxo jateko (Gipuzkoa Plaza eta Garibai kalea).
- Horrez gain, Azokan erakusmahaia jarri duten liburutegiek 30 minutuko txartelak oparituko dituzte Okendoko parkingetarako.
- Lore Artean-ek, Gipuzkoako Loradenden Elkartea, stand bat jarriko du eta larrosak erosteko deskontu-baleak eskainiko ditu.