k
u
l
t
u
r

Fantasiazko goi-mailako joskintzaren hastapenak. Javier Martín

2022/10/07

compartir

Lekua: Cristóbal Balenciaga Museoa. Getaria

265€
Izena eman


Ikastaro honek fantasiazko goi-mailako joskintzako tekniketara hurbiltzeko aukera emango du.

Ikastaro honek hurbilketa bat proposatzen du Balenciaga Etxeko fantasia tailerretan erabilitako metodo zehatzetara, zeintzuetan eguneko, jaietarako eta andregaiaren ezteietarako modeloak egiten ziren. Saioek berezko joskintza eta lisatze erakustaldiak barne hartuko dituzte, parte-hartzaileek horietan gaitasun teknikoak eskuratzeko. Egin beharreko hainbat ariketa proposatuko dira, tafeta eta parpaila bezalako oihalen erabileran bereziki sakonduz.

Datak: 2022ko urriaren 7tik 9ra.

Ordutegiak: Urriaren 7a, ostirala, 15:00 – 19:00 / Urriaren 8a, larunbata, etaUrriaren 9a, igandea, 10:00 – 14:00 eta 15:00 – 19:00.

Parte-hartzaileak: Moda Diseinuko eta patroigintzako eta joskintzako ikasleak edo arlo horretako tituludunak, modako profesionalak, eta goi-mailako fantasiazko tekniken inguruko ezagutzak jaso edo horretan sakondu nahi duten pertsona guztiak.

Baldintzak: Parte-hartzaileek joskintza-teknikei buruzko ezagutzak izan eta egiaztatu beharko dituzte, eta jantzi bat moztu, josi eta prestatzeko gai izan beharko dira.

Inskripzioa: Izen-emateak irekita egongo dira ikastaroa argitaratzen den egunetik hasi eta uztailaren 22ra arte (14:00). Interesdunek online dagoen inskripzio-formularioa bete beharko dute. Modaren esparruan duen trebakuntza eta esperientziaren berri eman behar du curriculum vitaean. Era berean, motibazio-gutuna aurkeztu behar da. Bertan, interesdunak jarduerarekin duen interesaren berri eman behar du, bai eta jardueraren edukiarekin duen lotura ere. Osatu gabeko edo epez kanpo jasotako eskariak ez dira onartuko.

Parte-hartzaile kopurua: Gehienez ere, 16 parte-hartzaile izango dira. Eskatutako dokumentazioaren arabera, parte-hartzaileen aukeraketa egingo da, eta uztailaren 26tik aurrera adieraziko da zeintzuk diren esleitutako plazak.

Hizkuntza: Eskola magistrala gaztelaniaz emango da.

Prezioa: 265 euro.

Prezioak 32 €ko balioa duten materialak barne hartzen ditu. Museoak parte-hartzaile bakoitzarentzat beharrezkoa den materialaren kit bat izango du; eta kit horrek artilezko oihala, artehuna eta kotoia izango ditu.
Bestalde, parte-hartzaileek joskintzako oinarrizko tresnak (artaziak, orratzak, jostorratzak, hariak, marka-harria, etab.) ekarri beharko dituzte.

Leku-kopuru mugatua. Ezinbestekoa da izena ematea.


Antolatzailea: Cristóbal Balenciaga Museoa

Laguntzailea: Kutxa Kultur Moda


Harremanetarako: 

Tel.: 943 00 47 77

@. info@fbalenciaga.com

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color