k
u
l
t
u
r

Fantasiazko goi-mailako joskintzako teknikak. Javier Martín (ikastaro aurreratua)

2022/07/18

compartir

Lekua: Online

445€
Izena eman


Modaren sektore profesionalean bikaintasuna eta ezagutza tekniko handiagoa sustatzeko xedez, Museoak, lehen deialdiaren harreraren ostean, Balenciaga Etxeko fantasiazko tailerretan erabilitako metodo zehatzetan sakontzeko ikastaroaren bigarren edizioa aurkezten du.

Prestakuntzak bost egun iraungo du, eta barne hartuko ditu josteko eta lisatzeko tekniken erakustaldiak. Parte-hartzaileek horietan gaitasun praktikoak lor ditzaten, soineko baten osagai jakin batzuk egiteari ekingo zaio. Hain zuzen ere, uhalik gabeko gorputza, bies erako begizta batez errematatua, arreta berezia jarriz barruko kortseletaren egiturari eta fantasiazko tailerren berezko itxitura- eta erremate-teknika guztiei, hala nola frunzeak egitea, eta organtzak, guatinak eta itxiturak jartzea.

IRAKASLEA: JAVIER MARTÍN

Egutegia eta ordutegiak. 2022ko uztailaren 18tik 22ra. Guztira, 35 orduko jarduera.
IZEN-EMATEAK EKAINAREN 2RA ARTE.

Antolatzailea: Cristóbal Balenciaga Museoa

Laguntzailea: Kutxa Kultur Moda

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color