`Eraldeak´ Juan Antonio Antero | liburuaren aurkezpena

2023/01/25
Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua)
Dohainik
Juan Antonio Antero Aranzamendik Eraldeak liburua aurkeztuko du. Bertan, Donostiako XIX. mendeko inauterien historia kontatzen da, konpartsak eta kabalgatak deskribatzen dira eta bertsoak eta olerkiak transkribatzen dira.
Gure mugetatik kanpo, Donostiako sinbolo adierazgarrietako bat bertako jaiak dira. Eta, bereziki, hiriko historia propioa ez ezik bere iraganeko pasadizoak ospakizun eta batasun kolektiborako arrazoi bihurtu dituen herri baten espiritua ere islatzen duten jaiak.
Hiria 1813an suntsitu ondoren, inauteriak suspertu egin ziren, eta, haien bitartez, gaur egun neguko egutegian markatuta dauden jai nagusiak sortu ziren mende horretan. Juan Antonio Antero Aranzamendik horren guztiaren deskribapen osatua eskaintzen du liburu honetan. Liburuaren orrialdeetan, jaiak imajinatu zituzten sortzaileak, parte hartu zuten herri-kolektiboak, agertokiak, programak eta elementuak agertzen dira, eta jakingo dugu gure arbasoak nola dibertitzen ziren eta donostiarren hainbat belaunaldirentzat gaur egun arte atsegin-iturri izan diren himnoak, martxak eta koreografiak nola sortu ziren. Egileak asmatu egin du partituren eta literatura-piezen bolumen zabal bat berreskuratzean, eta, gainera, atal grafiko erakargarria azpimarratu beharra dago.
![]() |
Hortaz, Eraldeak. Donostiako Inauteriak XIX. mendean. Istorioak, eraldeak, bertsoak, poesiak eta musikak liburua, irakurtzeko liburua ez ezik, entzuteko liburua ere bada; jaia ezagutzeko, baina, batez ere, jaiaz hobeto gozatzeko liburua. Liburuak, gainera, liburuan argitaratzen diren partiturak entzuteko aukera eskaintzen du QR sistemaren bidez. Aurkezpenean, Juan Antonio Antero liburuaren egilearekin batera, liburuko hainbat doinuren musika-egokitzapenak egin dituen Joxe Mari Oiartzabal maisua egongo da. Eta eurekin batera, saxofoiz eta gitarraz osatutako hirukotea, eta liburuan argitaratutako doinu batzuk interpretatuko dituzte. |
Hizkuntza: elebitan
Sarrera librea aforoa bete arte
Hurrengo
Ekitaldiak
Promesen testura
25/11/2022
Gainbalioa. 2022 Artxibo kolektiboa
10/01/2023
Mikel Legasa´s Quintet
31/01/2023
Eira & Band
09/02/2023
Aldakan
16/02/2023
Ura Bikotea
23/02/2023