k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Emakumeak zientzian: ikuspuntu historiko bat | ZientziaKutxa

2019/05/09

compartir

Ordutegia: 18:30
Lekua: Kutxa Kultur (Ruiz Balerdi Aretoa)

Dohainik


Hitzaldi honetan iraganeko emakume zientzialariek egindako zenbait ekarpen garrantzitsu aztertuko ditut, Erdi Arotik hasi eta XX. mende hasieraraino. Gainera, ikertzaile independienteek (Hildegard von Bingen, Trotula, Sybilla Merian, Laura Bassi, Caroline Herschel), senar edo anaia ezagunak zituzten laguntzaileek (Sophie Brahe, Marie-Anne Paulze Lavoisier) edota Emilie de Breteuil Marquise de Châtelet edo Maria Angela Ardinghelli bezalako itzultzaileek egindako lanaz ere hitz egingo dut.

Honetaz guztiaz gain, hitzaldian ere aztertuko dut zergatik dauden horren emakume ikertzaile gutxi gaur egun. Honetarako, Europan, Estatu Batuetan eta Japonian egindako zenbait ikerketa aztertuko ditut. Bukatzeko, emakumezkoek eta gizonezkoek zientzian modu berean lan egiten duten ikusiko dugu.

Hizlaria: Petra Rudolf Munichen (Alemania) jaio zen. La Sapienzan (Erromako Unibertsitatea) fisika ikasi zuen eta han, egoera solidoaren fisikan espezializatu zen. 1987an Gainazalen Zientziaren Laborategi Nazionalean (TASC INFM) sartu zen. 1993an Namur-eko Unibertsitatera (Belgika) mugitu zen, non bere doktoregoa eskuratu zuen 1995ean. Doktorego ondoko ikertzaile izatetik irakasle izatera pasatu zen eta, geroago, irakasle nagusi bihurtu zen. 2003an Groningen-eko Unibertsitatean Egoera Solidoaren Fisika Esperimentalaren katedra eskuratu zuen. Bertan, Zernike Institute for Advanced Materials-en ‘Surfaces and Thin Films’ taldea zuzentzen du. Bere ikerketa lerroei dagokienez, materia kondentsatuaren fisikan eta gainazalen zientzian lan egiten du, besteak beste.


Dibulgazioko hitzaldia espezialistak ez diren entzuleentzat; gaur egungo zientzia-gaiak edo gizartean interes berezia sortzen dutenak azaltzen dizkiete herritarrei ikertzaile adituek.

Hitzaldi hauek Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatzen dituzte.

Hizkuntza: ingelesa (Aldibereko itzulpena)

Sarrera librea aforoa bete arte

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color