k
u
l
t
u
r

Elkanoren munduari bira omentzeko moda bilduma

2022/10/14

compartir

Ordutegia: Tabakalera zentroaren ordutegia
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


Amarenak, Kutxa Kultur Moda programako egoiliar ohiak, ELKANO aurkeztuko du. Moda bilduma honek, Getariako marinelean, lehen mundubiran eta itsasoari lotutako hainbat lanbidetako janzkeran oinarrituta dago, hala nola baleazale eta arrain-saltzaileak.

Erakusketa azaroaren 13ra arte egongo da ikusgai.


Munduari bira eman zioteneko 500. urteurrenarekin batera, Elkano 500 Fundazioaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren (Meta! 2021) eta Getariako Udalaren laguntzarekin sortutako moda-bilduma berria aurkeztuko du Amarenak.

1522ko irailaren 6an iritsi zen Juan Sebastián Elkano Sanlucar de Barramedara, Sevillako portura, munduaren lehen zirkunkunnabigazioa bukatzen. Gure historian hain garrantzitsua izan den gertaera hau ospatzeko, Oihane Pardok, Amarenak elkartearen sortzaileak eta diseinatzailea, hiru urte eman ditu Elkano 500 Fundazioarekin lanean, munduari lehen bira honetan inspiratutako modamiraunkorreko kapsula bilduma plazaratzeko. Larunbat honetan, irailaren 3an, Cristóbal Balenciaga Museoan garaiko marinel euskaldunen eta itsasoari lotutako beste lanbide batzuetan inspiratutako jantziak aurkeztuko dira.

Proiektua modu kolaboratiboan eta parte-hartzailean sortu da, itsasoratzeko garaian taldeak duen garrantziari erantzunez. Jantzi horiek sortzeko, Amarenak Euskadiko eta Espainiako moda-sektoreko artisau, diseinatzaile eta enpresa erreferenteekin lan egin du. Besteak beste, Boinas Elosegui (Tolosa), Capas Seseña (Madril), Gorka González (Donostia), Lëlë Prints estanpatu diseinatzailea (Donostia), Re_ by Barbara León zapata diseinatzailea (Sevilla), Clara Virgilli patronista eta diseinatzaileak (Bartzelona), Zapatariko zapatariak (Nafarroa) edo Espartin abarketa-fabrika (Zumaia). Gainera, proiektua crowdfunding kanpainaren bidez finantzatu da, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta bere Meta! 2021 programaren laguntzaz. Kanpaina horretan ia ehun pertsonak parte hartu zuten, jantzien eta estanpatuaren kolorea aukeratzen laguntzen.

Amarenak:

Amarenak, Donostiako moda enpresak 2016an jaiotako euskal jantzi tradizionalak berreskuratu eta modernizatu ditu. Kaiku jaken lehen ekoizpenarengatik gaur egun ezaguna da. Kanpaina hartatik aurrera, Oihanek aurkitu zuen euskal kulturak ehun-ondare aberats eta ezezaguna duela, eta bere lanaren bidez horiei balioa emateko eginkizuna hartu zuen. Horrela, bilduma bakoitzarekin #janztekoistorioak sortzen ditu.

Kontaktua:
Oihane Pardo Pérez (+34) 644 46 30 71 | info@amarenak.com

Argazkiak: Gorka de la Granja | Estilista: Amaia Olmedo | Makillaje eta ile-apainketa: Lola Comendador | Modeloak: Maider Rezabal eta Alain Gabiña | Lekua: Albaola Itsas Faktoria

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color