k
u
l
t
u
r

Elikadura-mitoak hausten zientzia medio

2021/11/26

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik
Izena eman


Bosgarren urtez jarraian, Materialen Fisikako Zentroak (UPV/EHU eta CSIC mistoa), Kutxa Kulturekin batera “Zer dakigu honi buruz?” zikloa aurkeztu du Donostian. Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) sustatutako dibulgazio-hitzaldi berezi hau gizakiaren jakin-min intrintsekoan oinarritzen da, eta zientziaren eta dibulgazioaren arloko profesionalak ditu.

2021. urte honetan, jasan dugun pandemiak, zientziaren garrantzia nabarmendu du, eta, horrekin batera, zientifikoki garatutako gizartea izateko beharra. Horregatik, betiko ilusioarekin, edizio hau aurkezten dugu, punta-puntako Zientziarekin 4 hitzordu dituena, oraina etorkizuna aldatzeko prestatzen ari dena. Zeliakoa izan ez arren glutenik ez jateko moda berria justifikatuta dago? Zergatik ez dira hain miragarriak detox dietak? Eta palma-olioa, benetan zer dago iristen zaigun informazioan? hobe al da behi-esnearen ordez landare “esneak” edatea?

Besteak beste, gai hauek jorratuko ditu Miguel Herrero Elikadura Zientzietako Ikerketa Institutuko ikertzaileak (CIAL), CSICeko zentro mistoak eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoak. “Qué sabemos de…” Bildumako elikaduraren mito faltsuak liburuan oinarritua, informazio zientifiko eguneratua emango digu, jaten dugunaren efektuei buruzko sinesmen batzuk gezurtatzeko. Superelikagaiez, azukreaz eta gozagarriez, esneaz eta laktosaz hitz egiten du, eta, batez ere, zenbait joera eta produktu bermatzen dituzten datu eta ikerketa zientifikoez, batzuetan ondorio okerrak dakartzatenak.

Hizlaria: Miguel Herrero Calleja

Materialen Fisikako Zentroak (UPV/EHU eta CSIC mistoa) eta Kutxa Kultur Gelak programarekin elkarlanean antolatutako hitzaldia.

Adina: + 18
Hizkuntza: gaztelania

Eguna eta ordua: 2021eko azaroaren 26a, ostirala | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Aforo mugatua
Segurtasun neurriak
 errespetatu beharko dira

Sarrera doan. Ezinbestekoa da sarrerak erreserbatzea (2021eko irailaren 13tik aurrera)

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color