k
u
l
t
u
r

Elektronika Dj Saioa: Alain Elektronische & Gorka Laspiur & Imanol Drunkat

2020/07/25

compartir

Ordutegia: 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, 4. solairua)

3€
Sarrerak erosi


Alain Elektronische-k ─lehen Alain Intermusic gisa ere ezaguna, 90eko urteetan, gaur egun ezagutzen dugun bezala musika elektronikoan funtsezkoa izan zen hamarkadan, erabili zuelarik izen hau─ hogei urte baino gehiago daramatza zenbait artistaren biniloen bilduma egiten, saltzen, baita ekoizten ere, bere disko-etxean, Rare Wiri Records, Raykorekin batera. Bi hamarkada, batez ere, gehien gustatzen zaiona eginez, hau da, musika hori guztiori jartzea kabinak erasoan hartuz eta askotariko klub, jaialdi, rave eta goatekerik ausartenetan ekitaldiak eginez. Urte hauetan guztietan egonaldiak egin ditu Iparreko eszenan erreferente diren klubetan eta gaur egun programatzailea da eta egoiliarra Klubban (Bilbo), eta Pawn-en sortzaile-kidea.

Soft Rock edo Soul dotoreen eta sofistikatuenetik Technorik ilunen eta zerebraleraino beste estilo batzuetatik igaroz (Disco, Synth Wave, House, Elektro eta abar), denetik entzun da bere set-etan, eta horrek mundu osoko eta mota eta tamaina guztietako ehunka artistarekin une horiek partekatzera eraman du. Kabina asko, artista asko eta musika-une errepikaezin asko. Dantza egizue, madarikatuok, dantza egizue!!!

Alain-Mixcloud


Gorka Laspiur

Gorka DJ eta ekoizle gipuzkoarra da, baina ia hamarkada bat darama Bizkaian bizitzen. Biniloaren fanatikoa da, horrelako diskoen bildumagile handia. Bere bilduma zabalean, era guztietako estilo eta garaietako bitxiak daude. Gaur egun oso ezagunak ez diren gaiak bilatzen ditu, artisten bertsio mugatuak: new age, balearic, Jazz Rock, Pop, Soul, Funk eta disko… edo house eta elektronikoa, oro har.

Bere ibilbide luzean Euskadiko klub eta areto askotako kabinetatik igaro da, eta ohikoa da Caos Club, Milagros jatetxe edo Klubba mitikoetan. Bere beste alderdi garrantzitsu bat edit-en ekoizpena da, batez ere 80ko eta 90eko gaien bertsio hedatuak, bere saioetan sarri-sarri entzuten direnak.

Basques On Decks-en sortzaile-kidea da; hedabide musikal digital honek, 2019ko apirilean sortuak, Euskal Herriko eta inguruetako DJ eszenako ohargarriena jasotzen du.

Imanol Drunkat

1990eko urteen hasieratik, zuzeneko lotura izan du musika elektronikoarekin bere aldaera eta alderdi guztietan, baita ibilbide luzea ere DJ profesional gisa, estatuan eta nazioartean gonbidatua izan delarik, eta egoiliar gisa gure geografiako zenbait areto eta klubetan. Gaur egun jada ez dihardu DJ profesional gisa, baina jarraitzen du etxean esperimentatzen “Home Sessions” deituriko musika-kontzeptu berriekin eta aldian behingo emanaldiak eginez klub edo ekitaldietan. Gaur egun Drunkat dendetako sortzaile-kidea da.

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Sarrera aurreratua:
3 € kontsumizioa barne SARRERAK EROSI

Leihatilan: 3 € kontsumizioa barne (Tabakalerako informazio puntuan (0. solairua) hasi baino ordubete lehenago)

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color