k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Elektroiak iraultza teknologikoaren atarian | ZientziaKutxa

2019/05/22

compartir

Ordutegia: 18:30
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


“Gure historian, Harri Arotik hasi eta silizioaren aroraino, Brontzezko Aroa tartean dela, material baten aurkikuntzak markatu ditu funtsezko paradigma aldaketa guztiak, giza zibilizazioen oinarrizko garapenari dagozkionez. Hitzaldi honetan, materialek gizadiaren historian zehar izan duten rola zein izan den aztertuko dut, gaur egungo egoerara iritsi arte. Egungo konputazio metodo indartsuei esker, iraultza teknologiko baten atarian gaudela esan daiteke.”

Hizlaria: Maia García Vergniory

Maia García Vergniory-k bere ikasketak Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultatean burutu zituen. Izan ere, 2001ean lizentziatu zen. Ondoren, UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisika Sailean egin zuen bere doktore tesia eta, hau bukatutakoan, Berkeleyn eta Halleko Max Planck Institutuan doktorego ondoko ikasketak egin zituen. Gaur egun Ikerbasque Fellow-a da. 2017an L’Oreal for Women in Science saria irabazi zuen eta 2018ko Espainiako Zientzia Selekzioan ere sartu zen.


Dibulgazioko hitzaldia, espezialistak ez diren entzuleentzat; gaur egungo zientzia-gaiak edo gizartean interes berezia sortzen dutenak azaltzen dizkiete herritarrei ikertzaile adituek.

Hitzaldi hauek, ZientziaKutxa, Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatzen dituzte.

Hizkuntza: euskaraz, itzulpen zerbitzurik gabe

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color