k
u
l
t
u
r

“El deseo trans” liburuaren aurkezpena

2022/10/28

compartir

Ordutegia: 19:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


Nahiz eta trans kontua aspaldi existitzen den, eremu publikoan masiboki sartu berria da. Sexualitateari eta ideiei dagokienez ez ezik, beste alderdi batzuei ere eragiten baitie, hala nola gizarteari, legeriari edo politikari, eztabaida presaren zeinuak markatzen du. Elkarrizketa zabal horretan ezin ziren falta Psikoanalisiaren Lakaniar Eskolako analistak.

Lan honek biltzen dituen testuek ikuspegi berezia eskaintzen dute trans auziaren hainbat alderdiri buruz. Multzoa, psikoanalisiaren etikarekin eta existentzia bakoitza singularrean kontuan hartzeko printzipioarekin bat datorrena, gaiaren konplexutasunari heltzen dion azterketa da.

Aurkezpeneko parte-hartzaileak:

Vilma Coccoz, psikoanalista Donostian, Psikoanalisiaren Lakaniar Eskolako eta Psikoanalisiaren Munduko Elkarteko psikoanalista-kidea. Eremu Freudianoko Institutuko irakaslea. Hainbat saiakera idatzi ditu (Freud, un despertar de la humanidad eta Nuevas formas del malestar en la cultura), eta oraingoan hainbat autoreren liburua konpilatu du, “El deseo trans” izenekoa.

Andrés Ripalda, psikologo klinikoa, Haur eta Gazteen Psikiatriako Taldean (NBE) egiten du lan, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean (Osakidetza). Psikoanalisiaren Lakaniar Eskolako Donostiako egoitzako bazkidea.

Félix Rueda, psikoanalista Bilbon, Psikoanalisiaren Lakaniar Eskolako eta Psikoanalisiaren Munduko Elkarteko psikoanalista-kidea. Oraingo honetan aurkezten den liburuaren egilekidea. Gaur egun, Psikoanalisiaren Lakaniar Eskolako (ELP) lehendakaria da.

Aurkezlea eta moderatzailea: Lierni Irizar, Psikoanalisiaren Lakaniar Eskolako eta Psikoanalisiaren Munduko Elkarteko psikoanalista-kidea.

Lierni Irizar

Andrés Ripalda

Félix Rueda

Vilma Coccoz

Hizkuntza: gaztelaniaz

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia 

Sarrera doan aforoa bete arte 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color