k
u
l
t
u
r

Un eibarrés extraordinario: Toribio Echevarría (1887-1968)

2020/10/27

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


Kutxa Fundazioak Pedro Berriochoaren Un eibarrés extraordinario: Toribio Echevarría (1887-1968) liburua aurkezten du.

Un eibarrés extraordinario: Toribio Echevarría (1887-1968) liburuak Toribio Echevarríaren balioa nabarmentzen du, Eibarren begirune handia zitzaion gizona, baina ez hain ezaguna gainerako Gipuzkoan eta Euskal Herrian.

Liburuak hiru zati ditu. Lehenak, Toribioren biografia bat egiten du bere gorabehera ugarien bidez. Bigarren zatiak ardatz hirukoitz baten pean aztertzen ditu bere liburuak eta idatziak: memorialista, Eibarko euskalkiaren azterketari emandako gizona eta saiogilea. Hirugarren zatia zabalena da, eta bere ideien, zaletasunen eta lanen bidez aztertzen du bere nortasuna. Autoreak, Toribiok berak bere liburuen eta korrespondentziaren bidez erakutsi zigun guztia biltzen du.

Pedro Berriochoa

Pedro Berriotxoa Azkarate (Urretxu, 1958) Deustuko Unibertsitatetik Geografia eta Historian lizentziatua da, baita ere EHUtik Antropologia lizentziatua, Nafarroako Unibertsitate Publikotik nekazaritza-ingeniari teknikoa eta EHUtik Historian doktorea. Ertainetako Geografia eta Historia irakaslea izan da eta baita EHUko Antropologia irakaslea ere Filosofiako Fakultatean.

Bost liburu idatzi ditu, tesiaren gaineko Como un jardín. El caserío vasco entre los siglos XIX y XX nabarmenena delarik. Haren lan-ardatzak nekazaritzaren historia eta historia kulturala dira.

Liburuaren ale bat emango zaie bertaratutakoei.

Urriak 27, asteartea | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia
Sarrera librea aforoa bete arte

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color