k
u
l
t
u
r

Dupla + Xatiro_bertan behera

2020/03/13

compartir

Ordutegia: 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


DUPLA nekazal ingurune baten musika urbanoa egiten duen taldea da. Hitz esplizituak erabilita, ikutu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da beraien marka. Aguraineko bikote honek, hilean behin ateratzen diren Ikus-entzuneko kapituluak Youtuben partekatuz, beraien lehenengo EP-aren aurrerapena ikusgai egiten hasi dira 2018ko neguan. Zuzenekoetan, ahotsa zein bateria, elektronikaren indarrarekin nahasi eta antzerkiaren antza duen espektakulu bisuala sortzen dute.


XATIRO

Unai Unda, Xatiro bezala artistikoki ezaguna, euskaraz zein gaztelaniaz rapeatzen duen raper bilbotar bat da. Bere testuetan literatura, komikiak eta filmei buruzko aipamenak egiten ditu. Baita satira eta ironia erabilzen du politika eta erligioaz hitz egiteko.

Bere lehenengo lana Xatirokeriak (2016) izan zen. Bertan, euskaraz rapeatzen zuen gehien bat rock, blues edo country estiloak nahastuz. Lana Aresan eta Ruben G. Mateos ekoiztu zuten.

Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

 

.

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color