k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Drew Tuá + Silhouet | hitzaldi elkarreragilea eta kontzertua

2019/02/02

compartir

Ordutegia: 18:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Hurbil zaitez bere zaletasunak, aholkuak eta gomendioak ezagutzera Life Style, Make-up eta musikaz.

Youtuben 200K harpidedun baino gehiagorekin, Drew Tuá youtuber ezagunenetako bat da Espainiako estatuan, gainera finalista izan da Espainiako Nyx Face Awards makillaje-lehiaketan.

Youtube munduan duela 10 urte baino gehiago hasi zen bere cover edo bertsioak igotzen. Orain abeslari da eta musikagile Silhouet musika-taldean.

Drew kanalean askotariko edukia aurkituko duzue: makillajea, moda, ile-apainketa, argazkigintza, liburuak, musika, serieak, filmak eta abar.

Drew, zalantzarik gabe, Espainian dagoen influencer nabarmengarrienetakoa da eta hazten ari dena.

“SILHOUET” KONTZERTU AKUSTIKOA

Silhouet rock talde alternatiboa da, 2015eko bukaera aldera sortua. Taldea osatzen dutenak hauek dira: Bartzelonako Drew Tuá “influencer”a (ahotsak), Angel Calle (bateria) eta Jon Cano (gitarra).

Beren jatorrizko musikarekin txandakatuz, YouTuberako cover-ak igoz hasi ziren, eta lehen singlea, ‘Alone’, 2016an kaleratu zuten (gaur egun 90K ikuste baino gehiago ditu YouTubeko kanalean). Against The Current taldearen abiatzaile-lana egin ondoren Europako biraren Espainiako zatian, 2017ko abenduan erabaki zuten lehenengo EP, ‘Minor Mistakes’, kaleratzea era independentean.


SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color