k
u
l
t
u
r

#dotorejantzi | Gero Axular Kultur Taldea

Abenduak 17 > 26

compartir

Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Zer da #dotorejantzi?

Gero Axular Kultur Taldearen ekimen bat da (www.geroaxular.eus). Taldea 2004. urtean sortu zen Axular Lizeoko guraso talde baten ekimenez. Harrezkero, ibilbide oparoa egin du euskal dantzaren eta euskal kulturaren sustapenean. Horretarako, dantza tradizionaleko ohiko emanaldiak ez ezik, formatu berritzailea duten ikuskizunak ere ekoitzi ditu, eta euskal dantza eta euskal jantzi tradizionalak

Donostiako San Tomas eguneko egoera orokorra aztertuta, 2017an, aurrerapauso bat eman nahi izan zuen jantzi tradizionalaren kultura ezagutzera emateko eginkizunean, eta, horretarako, Baserritar Jantzien I. Lehiaketa antolatu, eta kritika oso positiboak eskuratu zituen. Hori izan zen, hain zuzen, taldea bultzatu zuena #dotorejantzi garatzera.

Ekimenak hainbat helburu ditu: baserritar jantziari merezi duen balioa ematea, donostiarrak animatzea San Tomas egunean baserritarrez janztera, jantzia diseinatzen laguntzea eta jantziaren kultura zabaltzea.

Horrekin guztiarekin, Euskal Herriko erreferente izan nahi du, jantziaren kulturan. Zenbait jarduera antolatu ditu adin guztietako jendeari eta arlo guztiei (hezkuntza, merkataritza…) daude zuzenduta erantzukizun soziala eta ingurumena, Donostian, Euskal Herrian eta baita diasporan ere aintzat hartzen dituenak.

«Harrotasunez, ez harrokeriaz» leloarekin adierazten den moduan, proiektu honetan, garrantzi handia ematen diogu jantzia erabiltzeko sentimenduari. Transmititu nahi dugu baserritarrez janztea ez dela mozorrotzea, gure arbasoak gogora ekartzeko modua dela. Haien ohiturak berpiztu eta gogoratzen ditugu, beraiek egin zuten ahaleginari esker garatu baitzen euskal kultura, eta kultura horrekin harro gaudelako transmititu nahi dugu.

Hori guztia XXI. mendera ekarrita da #dotorejantzi. Hitzak berak ematen dio esanahia ekimenari; dotoreziaz gain, harrotasun-konnotazioak ditu, eta irudiaren eta sentimenduaren perfekzioa bilatzen du.

Abenduaren 17tik 26ra | Tabakalera zentroaren ordutegia
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color