k
u
l
t
u
r

Donostiari buruzko azterketa historikoen 52. buletina

2019/12/10

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur (Ruiz Balerdi Aretoa)

Dohainik


Donostia merkataria, lurraldearen garapen ekonomikoaren eragilea, espiritualtasunaren garapen-gunea eta lurraldeko botere-gune politiko erakargarria.

Donostiari buruzko Azterketa Historikoen Buletinaren beste liburuki bat aurkezpena: 52.a. Iragan historikotik zumeak berreskuratu nahian, hauekin eta denboraren poderioz hiri baten Historia seriatua eta jarraitua egin ahal izateko; izan ere, denboraren joanean, hiri honen oroimen dokumentala urrituz joan da maiz pairatu dituen gerra, setio eta suteen ondorioz.

Nahiz eta mugan egon, eta bere biztanleak Gipuzkoako bi gotorlekuetako batean egon (bestea Hondarribia da), itxitura horrek ez dio eragotzi izan urteetan zehar merkataritza edo jarduera komertzial eta ekonomiko handia garatzea, bereziki, Ipar-kostako (Pasaiako) portu nagusiaren bidez, erakargune bihurtua gaskoi, frantses eta ingelesentzat.

Baina Donostia merkatari eta salerosleen hartzaile huts baino askoz gehiago izango da, lurraldearen garapen ekonomikoaren eragile huts baino askoz gehiago. Espiritualtasunaren garapen-gune ere izango da, garaiko monasterio-ordena nagusien kokaleku eta lurraldeko botere-gune politiko erakargarri. Ez alferrik, bertan ezarri ziren, txandaka, Probintziako Batzar Nagusiak eta Diputazioak eta Korrejidorea, hau Estatuko botere politiko gisa.

Eta testuinguru honetan kokatzen dira 9 ekarpenez osaturiko liburuki “potolo” honetako azterlanak, askotariko luzera eta edukia dutenak; beti bezala, Azterketak eta Oharrak ataletan banatuko ditugu, hurrenkera kronologikoan.

Azterketak

Iago Irijoa Cortés Historian doktoreak egindako azterlan luze batekin hasten da liburua: Gipuzkoa eta gaskoi hizkuntza: 1310 eta 1316 bi dokumentu eta zenbait ohar; Historiaren Errege Akademian Vargas Ponce Funtsean aurkituriko eta gaskoiz idatziriko bi dokumentu ematen ditu ezagutzera.

Ondoren, Ana Peña Fernándezek, Arte Historian doktoregaiak (UNED), egindako azterketa dator: El Castillo de Santa Cruz de la Mota de San Sebastián: de Fortificación defensiva a Museo de la Ciudad. Bertan Mota gaztelu ospetsuaren bilakaera historikoari heltzen dio eta gazteluaren funtzionalitate-aldaketak aztertu ditu, bizi izandako garaietako premien arabera.

Aurreko gaiari lotuta, baina giza alderditik begiratuta, M.ª Rosario Roquero Usíak bere artikulu luzea aurkezten digu: Vivir en una plaza militar. Una visión diferente de la Historia de San Sebastián, de 1719 a 1840. Hiriko biztanleen azterketa egin du; gune militar harresitua eta gutiziatu honek setio, eraso, erreketa eta gerra-garaian zaurituak zaindu behar zituen.

Historian doktorea den Carlos Rilova Jericók, bestalde, azterketa interesgarria eskaintzen digu: “Fidelissima Bardulia…”. Una ocupación militar en el siglo de las Luces. El caso guipuzcoano (1719-1722). Bertan, Lauko Aliantzaren armadak probintzia okupatu zueneko 300. urteurrenari heltzen dio.

Jarraian, Mikel Larrinagak oso bestelako gai bat dakarkigu: Crónica de un proyecto fallido. Plan para la erección de una Casa de Misericordia Provincial en San Sebastián (1735-1738). Plan horrek XVIII. mendeko espiritu ilustratu berriari erantzuten zion, Probintziaren gizarte- eta ekonomia-oinarriak eraldatzen hainbeste lagundu zuelarik.

Horren atzetik beste azterketa bat dator, medikuntzan doktorea den Jose Antonio Recondo Bravok egina: La Segunda Guerra Carlista (1872-1876): San Sebastián ante la amenaza carlista, eta bertan erakusten du ankerrenetakoa izan zen eta Euskal Herriko eta Gipuzkoako gizartea gehien eraldatu zuen gerretako baten dibulgatzailerik onenetako bat dela.

Pedro Berriochoa Azcárate ingeniari agronomo, historialari eta antropologoak, bestalde, euskal etnografiari eta kultura herrikoiari loturiko gai bat eskain- tzen digu. Emen dek! La sokamuturra y su prohibición en 1902 izenburupean sokaz loturiko zezen edo idiaren tradizio errotua aztertzen du, Donostiako eta, oro har Gipuzkoako, jendearen benetako nortasun-osagaia baitzen.

Oharrak

Oharren atalean, lehenengoa jada aipatu dugun Carlos Rilova Jericó historia-doktorearen eskutik dator: El correo del duque de Saint-Simon. ¿Historia de los grandes nombres, Historia en migajas? El territorio guipuzcoano durante una guerra y una paz dieciochescas (A. D. 1722). Bertan Frantziako Gortearen bizimodu versailleskoa kontatzen du Louis de Rouvroy-ren garaian, eta beronen garrantzi politikoa azpimarratzen du, Frantziako enbaxadore gisa etorri baitzen Espainiara Lauko Aliantzaren Gerra 1722an amaitu zenean.

Buletina M.ª Rosa Ayerbe Iribar doktorearen lan batekin amaitzen da: Guipúzcoa defendida de los insultos de una audaz ignorancia”, por su secretario Manuel Ignacio de Aguirre (1751). Interes handiko dokumentu luze bat aurkezten du bertan, Probintziako idazkariak Argentinan bizi zen lagun gipuzkoar bati eskutitz gisa idatzia; izan ere, hark Vicente Bacallarren lana irakurria zuen eta.

Aurkezlea: Rosa Ayerbe

Lekua: Kutxa Kultur. Sala Ruiz Balerdi Aretoa (4. solairua, Tabakalera). Donostia

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color