k
u
l
t
u
r

Donostia ezagutu | 4-12 urte

2021/07/01

compartir

Ordutegia: 9:00 - 13:00
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

150 €/ Sarrerak erosi 130 €


Etxeko txikiei zuzendutako udako programa da, Kutxa Fundazioak Donostian antolatua, parte-hartzaileek hobeto ezagutu dezaten beren ingurunea, jolasa eta dibertimendua ikaskuntzarekin uztartzen dituen askotariko eskaintza zaindu baten bidez. Eskainitako jarduerek hiria eta horren historia aztertzen lagunduko dute, betiere begirunetik eta lagunartekotasunetik. Uda garai hobezina da balio horiek indartzeko.

Beti dibertimendu, multikulturalitate eta berdintasunetik lan egingo dugu Gipuzkoa Kutxa Solidarioarekin, eta parte-hartzaileak gure natur ingurunea errespetatzeko sentsibilizatuko ditugu Kutxa Ekogunearekin. Eureka! Zientzia Museoa-rekin elkarlanean, ikerketarako eta zientziarako jakin-mina sustatuko dugu.

Benetako turistak izango bagina bezala, artea eta argazkigintza ezagutuko ditugu kalean Kubo Kutxarekin eta Kutxa Kultur Artegunearekin. Gure auzoak eta hiria sentituko ditugu, bertako merkatu, parke, museo, kultur gune, pertsonaia historiko eta abar ezagutuz. Horrek guztiak gure kultura hobeto ezagutzeko aukera emango digu. Kutxa Kultur-ekin lankidetzan egingo dugu.

Programa hau, jarduera artistiko, musikal eta jolas kooperatibo eta inklusiboz osatuta, Kutxa Kultur-ek Tabakaleran dituen erabilera anitzeko geletan emango da.

Programa bat prestatu dugu, ondoren zehaztuko diren 5 jarduera-taldeotan oinarrituko dena:

DONOSTIA EZAGUTU osasun-agintariek ezarritako araudira egokituko da

  • BISERA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN / VÁMONOS DE EXCURSIÓN: ibilaldi tematikoak Donostiako txoko bitxienetan, kultura, gizartea, ohiturak eta eskulturak aztertzeko, Kutxa Kultur, Kubo Kutxa eta Kutxa Kultur Artegunearekin lankidetzan.
  • SENTITU ETA BIZI / SENTIR Y DISFRUTAR: zentzumenak landuko ditugu Eureka! Zientzia Museoarekin elkarlanean, eta Kutxa Kultur-ek Tabakaleran dituen erabilera anitzeko geletan arte-jarduerekin sortzen gozatuko dugu.
  • NATURAZ BLAI / A TOPE CON LA NATURALEZA: merkatuak bisitatuko ditugu lurreko produktua ezagutzeko, Kutxa Ekogunearekin lankidetzan.Jarduera dibertigarrien bidez, ohitura osasungarriak eta kontzientzia soziala eta ekonomikoa landuko ditugu (gertuko merkatua edo Km0).
  • ELKARTASUNA BIZI DITZAGUN / VIVAMOS LA SOLIDARIDAD: bizitza beste gaitasun batzuekin ikustera joango gara, Gipuzkoa Kutxa Solidarioarekin lankidetzan.
  • GU JOLASEAN / QUEREMOS JUGAR: lagunarteko jolasguneak sortzeko garaia, sormena eta pentsamendu kritikoa sustatzeko. Jolastea beharrezkoa da gure garapen emozional eta pertsonalerako; beraz, zeharka filosofia landuko da.
COVID-19 EGOERA: NOLA FUNTZIONATUKO DUGU?

Uda honetan ere, gure udalekuak haurren beharretara eta inguruabar berrietara egokituko ditugu. Udalekuetarako COVID protokoloak ezarritako jarraibideak beteko ditugu. Behar diren COVID arau guztietan (barneko zein kanpokoetan) trebatuko dira begiraleak.

Jarduera protokoloa (ikusi hemen)
Protokoloak aldaketak izanen ditu une bakoitzeko egoeraren arabera, indarra duen legeriaren eta osasun arloko agintarien gomendioen arabera.

Oharra: hiriko kultur zentroetara eta kanpoaldeetara bisitak egingo dira baldin eta osasun-agintariek ezarritako araudiak horretarako aukera ematen badu.

TALDEAK

Taldeen egitura adinaren arabera osatuko da:

Txikien taldea: 4-5 urte, 2017-2016 urteetan jaioak
Ertainen taldea: 6-8 urte, 2015-2013 urteetan jaioak
Handien taldea: 9-12 urte, 2012-2009 urteetan jaioak

Talde bakoitzak begirale bat izango du esleituta, eta errefortzuko begiraleak ere izango dira, COVID-19ak eragindako segurtasun-, higiene- eta osasun-neurriak betetzen laguntzeko.

Halaber, errefortzuko pertsona bat egongo da, begiraleen lan eta jarduera guztiak koordinatzeko.

PROGRAMA

Programa adin-talde bakoitzari egokituko zaio, eta deskribatutako 5 jarduera-multzoetan oinarrituko da, une horretan ezarrita dagoen araudira egokituta.

HIZKUNTZA: EUSKARAZ

DATAK ETA ORDUTEGIA

Hamabostaldiko programa
Uztaileko 1. hamabostaldia: 1etik 15era
Uztaileko 2. hamabostaldia: 16tik 30era

Astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik)
Ordutegia 9:00-13:00h

Sarrera eta irteera mailakatuak izango dira: 8:30 – 9:00 eta 13:00 – 13:30
Familia bakoitzak informazio zehatza jasoko du entregatzeko eta jasotzeko orduarekin, topagunearekin eta esleitutako talde zenbakiarekin.

ELKARGUNEA
  • Nestor Basterretxea plaza: 6-12 urte bitartekoentzat
  • Kutxa Kultur (Tabakalerako 4. solairua): 4-5 bitartekoentzat

EZINBESTEKOA

Nahitaez ekarri beharko da etxeko maskara.

Motxila, hamaiketakoa, ura eta eguzki-krema, behar bezala identifikatuak.

IZEN-EMATEAK

Uztaileko 1. hamabostaldirako: apirilaren 29tik ekainaren 15era. Leku mugatuak!
Uztaileko 2. hamabostaldirako: apirilaren 29tik uztailaren 2ra. Leku mugatuak!

Adi! Izen-ematea egiteko orduan eskura izan behar dituzun dokumentuak honako hauek dira: 
familia liburuaren dokumentu digitala, hau da, honen argazki bat, eskaneatutako dokumentua…haurraren osasun txartelaren zenbakia eta haurrak jasoko dituzten pertsonen NAN zenbakia.

ADINA HAMABOSTALDIKO PREZIOA IZEN-EMATEA
4-5 urte 130 € – *Gaztedi 150 € – orokorra  1. hamabostaldia EMAN IZENA HEMEN 2. hamabostaldia EMAN IZENA HEMEN
6-8 urte  130 € – *Gaztedi 150 € – orokorra 1. hamabostaldia EMAN IZENA HEMEN 2. hamabostaldia EMAN IZENA HEMEN
9-12 urte  130 € – *Gaztedi  150 € – orokorra 1. hamabostaldia EMAN IZENA HEMEN 2. hamabostaldia EMAN IZENA HEMEN

*Gaztedi: Kutxabanken Gaztedi plan edo kontu baten titularrak

Programak aldaketak izan ditzake pandemiaren egoeraren arabera.

Gomendioaren, legeriaren eta egoeraren arabera hori egitea bideragarria ez bada, legeriaren eta egoeraren arabera hori egitea bideragarria ez bada.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color