k
u
l
t
u
r

Donostia ezagutu Kutxa Kulturren | 3-12 urte

2020/07/01

compartir

Ordutegia: 09:00 - 13:30
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

150 - 170€/ Sarrerak erosi 130 - 155€


Pandemiaren ondoren sortutako egoera berria dela eta, DONOSTIA EZAGUTU uztailean eta hamabostaldiz egingo da KUTXA KULTUR egoitzan, Tabakaleraren 4. solairuan:

DONOSTIA EZAGUTU haurrentzako programa bat da, aisialdi hezitzailea sustatzen duena eta kultura, jasangarritasuna, ingurumena, zientzia eta elkartasuna txertatzen dituena beren jardueretan, ohitura osasungarriak sustatzeaz gain.

Aurten, DONOSTIA EZAGUTU ekimenak EMOZIOAK landuko ditu bereziki.

Konfinamenduak emozio desberdinak eragin dizkie haur askori, hala nola, antsietatea, estresa eta ziurgabetasuna, ikastetxeak itxi ondoren, eskolaz kanpokoak bertan behera geratu direlako edo lagunekin jolasteko ezintasunagatik, eta inoiz baino gehiago behar dute normaltasuna berreskuratzeko.

Uda une aproposa da horretarako, balio horiek indartzeko, eta koadrilan egingo dugu, osasun-agintariek ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriei zorrotz jarraituz.

Horretarako, DONOSTIA EZAGUTU ekimenak programa bat prestatu du, jarraian zehazten ditugun 5 jarduera-multzoetan oinarrituko dena:

DONOSTIA EZAGUTU ALARMA-EGOERARAKO ezarritako araudira eta ondorengo faseetara egokituko da.

  • BISERA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN: aurten Tabakalera inguruan ibiliko gara eta espazio zabal batean jokatuko dugu agintariek adierazten dizkiguten segurtasun neurriak gordetzeko.
  • SENTITU ETA BIZI: zentzumenekin, zientziarekin, artearekin, yogarekin eta erlaxazioarekin lotutako jarduerak. Koadrilan emozioak partekatu eta kudeatuko ditugu.
  • NATURAZ BLAI: naturara hurbiltzen gaituzten jarduerak: gure parkeak, animaliekin, ingurumenarekin lotutako gaiak… Auzoan bada mundu natural bat, eta ikertu eta gozatu egingo dugu..
  • IZAN GAITEZEN SOLIDARIOAK: GIPUZKOA KUTXA SOLIDARIOAREKIN koordinatuta, gizarte-berdintasuna, kultura-aniztasuna eta abar landuko ditugu, hezkuntza-jarduera dibertigarrien bidez, eta konfinamendu-egoera horretan arreta gehien jartzen diguten proiektu solidarioak azpimarratuko ditugu.
  • GU JOLASEAN: jokatuz deskonektatzeko unea.
COVID-19 EGOERA: NOLA FUNTZIONATUKO DUGU?

Aurten, egoera berezia bizi dugunez, guztion segurtasuna hobetzeko gure udalekuak haurren beharretara eta egoera berri honetara egokitu ditugu. COVID-19aren transmisioa ahal den heinean saihesteko hartutako neurriak irakurtzera gonbidatzen zaituztegu. Horretarako, hurrengo esteka sakatzen baduzue informazio guztia duen dokumentua irekiko da.

Gogoan izan: udalekuez gozatuz, elkar zain dezagun!

Jarduera protokoloa (ikusi hemen)

TALDEAK

Taldeek 10 parte-hartzaile izango dituzte gehienez, eta adina kontuan hartuta prestatuko dira: 3-4 urte izango dira haurrak, 5-8 urte ertainak eta 9-12 helduak.

Talde bakoitzak monitore bat izango du izendatuta, eta COVID-19 delakoaren ondoriozko segurtasun, higiene eta osasun neurriak betetzen laguntzeko begirale bat izango du.

Halaber, begiraleen lan eta jarduera guztiak koordinatzeko koordinatzaile bat izanen da.

EGITARAUA

Programa adin-talde bakoitzari egokituko zaio, eta deskribatutako 5 jarduera-multzoetan oinarrituko da, alarma-egoerarako eta hurrengo faseetarako ezarritako araudira egokituz; beraz, ez da hileroko programarik argitaratuko, aurreko urteetan bezala.

HIZKUNTZA: EUSKARAZ

DATAK eta ORDUTEGIA

Hamabostaldiko programa
Uztaileko 1. hamabostaldia: 1etik 15era
Uztaileko 2. hamabostaldia: 16tik 30era

Astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik)
Ordutegia 09:00-13:30h (sarrera malgua 08:30etik aurrera)

ELKARGUNEA
  • Nestor Basterretxea plaza: 5-12 urte bitartekoentzat
  • Kutxa Kultur – Tabakalerako 4. solairua: 3-4 bitartekoentzat
IZEN-EMATEAK

Ekainaren 12tik 24ra. PLAZA MUGATUAK!

Adi! Izen-ematea egiteko orduan eskura izan behar dituzun dokumentuak honako hauek dira: 
familia liburuaren dokumentu digitala, hau da, honen argazki bat, eskaneatutako dokumentua…haurraren osasun txartelaren zenbakia eta haurrak jasoko dituzten pertsonen NAN zenbakia.

ADINA HAMABOSTALDIKO PREZIOA IZEN-EMATEA
3-4 urte 155 € – *Gaztedi 170 € – orokorra  1. hamabostaldia EMAN IZENA HEMEN 2. hamabostaldia EMAN IZENA HEMEN
5-8 urte  130 € – *Gaztedi 150 € – orokorra 1. hamabostaldia EMAN IZENA HEMEN 2. hamabostaldia EMAN IZENA HEMEN
9-12 urte  130 € – *Gaztedi  150 € – orokorra 1. hamabostaldia EMAN IZENA HEMEN 2. hamabostaldia EMAN IZENA HEMEN

*Gaztedi: Kutxabanken Gaztedi plan edo kontu baten titularrak

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color