k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Donostia ezagutu 2019 | 3 -12 urte

2019/07/01

compartir

Lekua: Kutxa Kultur


Udako programak dira, etxeko txikienentzat Kutxa Kultur-ek Donostia, Irun, Errenteria, Zarautz, Beasain eta Deban antolatuak, parte-hartzaileek hobeto ezagutu dezaten beren ingurunea, jolasa eta dibertimendua ikaskuntzarekin uztartzen dituen askotariko eskaintza zaindu baten bidez. Eskainitako jarduerek hiria eta beronen historia aztertzen lagunduko dute, betiere begirunetik eta lagunartekotasunetik. Uda garai hobezina da balio hauek indartzeko, eta kuadrillan egingo dugu: “Kuadrillan, zein ongi!” da, hain zuzen, Kutxa Kultur-en udako programen goiburua.

Beti dibertimendu, kultura-aniztasun eta berdintasunetik lan egingo dugu Gipuzkoa Kutxa Solidarioarekin eta parte-hartzaileak sentsibilizatuko ditugu gure ingurune naturala errespeta dezaten Kutxa Ekogunean, eta esploratu eta ikertzen ikas dezaten Eureka! Zientzia Museoan.

Benetako turistak izango bagina bezala, artea eta argazkigintza ezagutuko ditugu kalean Kubo Kutxarekin. Gure herria edo hiria sentituko dugu bere merkatuak bisitatuz eta gastronomia-kultura landuz ohitura osasungarriekin gure #izanGood zigiluari esker. Blues eta Jazz soinuekin dantza egingo dugu Gipuzkoako zenbait festibal edo jaialditan.

Programa hauek jarduera artistikoekin eta jolas kooperatibo eta inklusiboekin osatuko dira Kutxa Kultur-ek Tabakaleran dituen erabilera anitzeko geletan.

Donostia Ezagutu eta Explorers gaur egun oso positiboki baloratzen dituzte parte-hartzaileek eta familiek, eskaintza osoa, askotarikoa eta dibertigarria nabarmentzen dutelarik.

HIZKUNTZA

Euskaraz edo ele bietan (euskaraz eta gaztelaniaz) egin daiteke

TALDEAK / PROGRAMA

Taldeak adinaren arabera egiten dira (haur txikiak, ertainak eta handiak) eta programa adin-talde bakoitzera egokitzen da:
PROGRAMA 3_4 urte | PROGRAMA 5_7 urte | PROGRAMA 8_12 urte | Informazio erabilgarria

DATAK ETA ORDUTEGIA (Astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik)

Hileroko programa: Uztaila: 1etik 30era
Hamabost eguneko programa: hamabostaldia (1etik 12ra) eta uztailean 2. hamabostaldia (15etik 30era)
Aste osoko programa KUTXA KULTURREN soilik: Ekainaren 24tik 28ra  / Irailaren 02tik 06ra

Ordutegia: Kutxa Kultur eta Erdialdea: 9:30-13:30; Haurtzaindegi-zerbitzua (9:00 – 9:30 eta 13.30 – 14.00)
Ordutegia: Antiguo, Amara, Loiolako Erriberak eta Gros: 9:00-14:00

TOPAGUNEAK

Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera)
Erdialdea: Gipuzkoa plaza
Antiguo: San Sebastian Martiriaren eliza
Amara: Sahatsaren plaza
Loiolako Erriberak: Barcelona hiribidea 23
Gros: Txofre plaza

PREZIOA

Kutxa Kultur-en eta Erdialdean:

•  GAZTEDI OROKORRA
3- 4 URTE HILABETEA 260 € 310 €
HAMABOST  EGUN 155 € 170 €
ASTEA 90 € 100€
5-12 URTE HILABETEA 230 € 280 €
HAMABOST EGUN 130€ 150 €
ASTEA 80 € 95 €
  • Gaztedi: Gaztedi Plan edo kontua dutenak Kutxabanken

Haurtzaindegi-zerbitzua aukeran: 20 € hilabete; 10 € hamabost egun


Antiguo, Amara, Loiolako Erriberak eta Gros:

• GAZTEDI OROKORRA
5-12 URTE HILABETEA 250 € 300 €
HAMABOST EGUN 140 € 160 €
  • Gaztedi: Gaztedi Plan edo kontua dutenak Kutxabanken

IZEN-EMATEAK: Maiatzaren 6tik ekainaren 1era. HEMEN ⇓
Izen-emateak bakarkoak dira, baina beste norbaitekin batera joan nahi izanez gero, bidali mezua kutxakulturgelak@kutxa.eus helbidera elkarrekin joan nahi duten haurren izen-abizenak eta jarduera zein txanda adieraziz.

 5 – 12 URTE   EKAINAK 24 > 28   IRAILAK 2 > 6 
KUTXA KULTUR  ERDIALDEA ANTIGUO AMARA ERRIBERAK GROS
Hilabete osoa Hilabete osoa Hilabete osoa Hilabete osoa Hilabete osoa Hilabete osoa
1. hamabostaldia 1. hamabostaldia 1. hamabostaldia 1. hamabostaldia 1. hamabostaldia 1. hamabostaldia
2. hamabostaldia 2. hamabostaldia 2. hamabostaldia 2. hamabostaldia 2. hamabostaldia 2. hamabostaldia
3 – 4 URTE EKAINAK 24 > 28  IRAILAK 2 > 6 
Hilabete osoa 1. hamabostaldia 2. hamabostaldia

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color