k
u
l
t
u
r

Donostia eta Gipuzkoari buruzko Azterketa Historikoen 55. Buletina | aurkezpena

2022/06/02

compartir

Ordutegia: 19:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


Kutxa Fundazioak Donostia eta Gipuzkoari buruzko Azterketa Historikoen 55. Buletinaren aurkezpenari ekingo dio, Donostiako Historiari buruzko Dr. Camino Institutuak argitaratua. Rosa Ayerbe historialariaren eskutik izango da aurkezpena.

Autoreen ekarpenak ugariak (13) eta garrantzitsuak izan dira. Horietan aztergai izan dira, besteak beste, pertsonak eta erakundeak, bizimoduak eta antolaerak, gaur egun oraindik ikusgai dagoen arkitektura, datu medikoak eta bertako jendeak jasandako gerretako batzuen ondorioak… Hala, askotariko gaiak direnez, aukera emango digute gure oraingo errealitatea hobeto ulertzeko, non emakumearen agerikotasuna gero eta handiagoa den.

Aurtengo edizioan bikote itsuka hasi da ebaluatzen Azterketak atalean sartzeko baldintzak betetzen zituzten azterlak. Hiru artikulu ebaluatu dira, eta horiekin hasten da liburukia. Aurkeztutako beste bederatzi azterlanek ezarritako mugak gainditzen dituzte edo balio aitortua duen dokumentu bat aurkeztean oinarritzen dira; beraz, Miszelanea atala hartzen dute. Bakarra, albiste puntuala delako, Oharra atalak jasotzen du.

Eguna eta ordua: 2022ko ekainaren 2a, osteguna | 19:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua, Tabakalera). Donostia

Hizkuntza: gaztelania

SARRERA DOAN AFOROA BETE ARTE
Liburuaren ale bat emango zaie bertaratuei

Streaming-en bidez ere zuzenean ikusi ahal izango da

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color