k
u
l
t
u
r

Dock Live! Verde Prato

2022/05/04

compartir

Ordutegia: 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua)

3€/5€
Sarrerak erosi


Verde Pratok 2021ean argitaratu zuen Kondaira eder hura lehen diskoa, Jon Aguirrezabalagak (We Are Standard) grabatu eta ekoiztu eta Plan B rec-ek editatu zuena. Disko horretan, herria atzean utzi eta hirira joaten den mutil batez hitz egiten du. Hizkera soilez, baina hitzetan indarra jarrita, abestien hitzek mutila alde egiten ikusten duten pertsonaia bakoitzaren ikuspuntua islatzen dute. Maitasunaz, familiaz eta adiskidetasunaz, beldurrez, hutsuneez eta desioaz hitz egiten duen herri-istorioa.

Euskal tradizioa berreskuratu eta leku susmagaitzetara –eta, beraz, leku harrigarri eta zirraragarrietara– eramaten ari diren artista gazteen belaunaldi baten erakusle da Verde Prato, eta balioa ematen dio kultura askotan herri-kantutegian ahotsak duen presentziari, eta horrek berebiziko garrantzia hartzen du haren konposizioetan.

Ahotsa existitzen den transmisio-tresna zuzenena baita, eta haren soinua afekzioz eta mugimenduz kargatuta dago, arnasez eta dardaraz, sentikortasunez eta, aldi berean, edertasun bereziz. Eta ekintza horren indarra denboraz kanpokoa da.

Dock Live! diziplina arteko espazioa da, eta musikaren, ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen inguruan lan egiten duten hizkuntzen eta artisten arteko gurutzaketa eragin nahi du. Hainbat formatutako puntua izan nahi du sail honek: proiekzioak, musika, pieza eszenikoak eta performancea besteak beste, eta zinemagileak, ikus-artistak, idazleak eta performerrak, eta musikariek hartuko dute parte bertan.

Sarrera aurreratua 3 € (ikuzkizunaren bezperako 24:00ak arte) | SARRERAK EROSI 

Leihatilan 5 €. Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da.

Lehiatila: (Tabakalerako informazio puntuan, 1. solairua), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunetara: 10:00etatik 19:00etara
Ostiralean: 10:00etatik 20:00etara
Larunbatean: 11:00etatik 20:15etara
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00etara

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color