k
u
l
t
u
r

Dock Live! “Synchresis 45: “The body, the gesture”

2021/06/07

compartir

Ordutegia: 12:00 - 17:00 - 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


Dock Live! diziplina arteko espazioa da, eta musikaren, ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen inguruan lan egiten duten hizkuntzen eta artisten arteko gurutzaketa eragin nahi du. Hainbat formatutako puntua izan nahi du sail honek: proiekzioak, musika, pieza eszenikoak eta performancea besteak beste, eta zinemagileak, ikus-artistak, idazleak eta performerrak, eta musikariek hartuko dute parte bertan.


Caer, caer, caer

Kezkagarria iruditzen zait eguneroko bizitzan ditugun erorketak, bai emozionalak eta bai fisikoak, eszenara eramatea. Nola aurki dezaket zintzotasuna eta bertatik partekatu? Lan askotatik pasatuta, “erorketa” nire interprete-ibilbidean nagusi izan da. Konturatu nintzen hori nire parte dela, nola mantentzen naizen eta nire ingurura nola itzultzen naizen parte. Erreferente handiek lan honekin jarraitzera bultzatzen naute, eta ezarritako mugak aldatzeko modu horren alde egiten dute. Liluratu egiten nau tragediaren eta umorearen arteko puntu komunak, oinazea eragin dezakeen zerbait erlatibizatzea, “barrea eta mina gainditzea” lortu arte. Biratzen eta erortzen jarraitzen duen ikuspegi bat erakutsi, bizi dugun errealitatearekiko paralelotasuna eginez.


Richard Mascherin

Richard Mascherin (Venezuela -S/C de Tenerife, 1992) Madrilen ikasten du Mariemma Dantzako Kontserbatorio Erreal Profesionalean.

informazio gehiago DOCK OF THE BAY

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color