k
u
l
t
u
r

Dock Live | Instroak Vol. 3 ¨Bai, Bagara¨ | Häxan

Urtarrilak 15 - 16

compartir

Ordutegia: 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


Instroak Vol. 3 Zuzenean. ‘Bai, Bagara’ dokumentaleko musika, Larraitz Zuazo zuzendariaren muntaia alternatiboarekin.

JOSEBA B. LENOIR | INSTROAK VOL. 3

Joseba Baleztena musikaria definitzeko erarik egokiena ipurterrea izango litzateke. Beran hasi eta hezi zen musikari gisa, eta veste hainbatekin batera, herriko harrobi amaiezin horren adierazle bihurtu zen.

Rock’n’roll garratzenetik abiatuta veste hainbat soinu eta estilo landu eta garatu ditu bere ibilbidean; bidelagun izan dituen musikarietatik asko ikasteko aukera izan du. Sexty Sexers, Sumisión City Blues eta Willis Drummond talde rockeroetatik pasa eta gero, 2011an abiatu zuen bakarkako ibilbidean doinu instrumentalak, esperimentazioa, hots elektriko ilunagoak eta rock kantugintza uztartu ditu. Azken urtean zinemarako musika jorratzen aritu da eta diskoen ekoizpen artistikoan ere murgilduta dabil.

LARRAITZ ZUAZO

Muntaia artea iruditu zitzaidan Ikusentzunezko Komunikazioa ikasten hasi nintzenean. Batez ere musikarekin nahasten denean, zoragarria iruditzen zait zer lortu daitekeen. Edizioaren teknikak erakarrita, mundu honetan murgilduta ibili naiz EHUko unibertsitatean ikasketak bukatu nituenetik. Editore eta errealizadore lanetan pozarren ibili naiz azken 15 urteotan. Gainera, azken aldian dokumentalgintzara bideratu dut nire lana. Asko aberastu nauten 4 dokumental zuzendu (eta montatu!) ostean, nire bizitzako proiektu garrantzitsuenetako bat prestatzen ari naiz: Dokumentalaren lengoaia eta musika uztartuko dituen filma, Itoiz taldearen historia dela hizpide.

Aldi berean, BEGIRA izeneko proiektu bat bideratu dut neure kontura. Ikusentzunezko eduki berritzaileak sortzen dituen ekoiztetxea, proiektu bakoitzaren beharrizanetara moldatuz.

Bestalde, urteetan lan hauek unibertsitateko irakaskuntzarekin uztartu ditut: EHUko Gizarte eta Komunikazio zientzien fakultatean irakasle lanetan eta baita edizio eta postprodukzio lanak erakusten irakasleentzako formakuntzan.

Musika: Joseba B Lenoir | Zuzendaria: Larraitz Zuazo

Iraupena: 60´ | Urtea: 2019

Eguna: Urtarrilak 15 | 21:00

Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera 1. solairua). Donostia

DOAKO SARRERA AFOROA BETE ARTE


Häxan (Sorgina, La Bruja, The Witch).

Elena Setiénen kontzertu-akelarre bat, 1922an Benjamin Christensenek zuzendutako Häxan kultuko pelikularen remix alkimiko batek lagundua.

KOLDO ALMANDOZ

Film luzeen egile izateaz gain ‒Sîpo Phantasma eta Oreina‒ hainbat film labur ere egin izan ditu ‒Belarra, Ahate Pasa, Narcisso eta Plágan besteren artean‒. Idazlea eta liburuen editorea Farmazia Beltzan. Irrati esatari ohia, The Balde aldizkariko zuzendari ohia, Gora Gora Kids taldeko kide ohia eta beste gauza askotan ere ohia. Profesional diletantea. Zuri ere ez zaizu sinpatikoegia iruditzen seguru. Gainerako guztian, nahiko normala.

ELENA SETIÉN 

Elenak biolin eta konposizio klasikoko ikasketak egin zituen Surreyko Unibertsitatean (Ingalaterra) 1996tik 1999ra, eta ohorezko aipamenarekin graduatu zen. 2003an Copenhagueko (Danimarka) Rytmisk Musikkonservatorium-en jarraitu zituen ikasketak. Bertan, lizentziatura bat egin zuen, eta master bat kantu modernoan eta kantuaren pedagogian.

2002tik 2015era egon zen Danimarkako hiriburuan. Bertan, underground eszenan jardun zuen, ILK kolektiboan. Bere kide Johanna Borchertekin batera, eta Little Red Suitcase izenez, bost disko grabatu zituen, eta haietatik lau jazzaren Grammy sarietarako izendatuak izan ziren. “Temporarily Out of Order” diskoak Danimarkako arteen ministerioko sari bat jaso zuen 2009an. Gainera, erakunde berak beka bat eman zion 2015ean.

Urte hartan bertan bere jaioterri Donostiara itzuli zen Setien. Bertatik, sortzaile gisa jarraitzen dio Elenak bere ibilbideari. 2017ko azaroan Musika Bulegoa Saria jaso zuen bere bakarkako bigarren lanagatik: “Dreaming of Earthly Things”. Urte hartako irailean, Chicagoko Thrill Jockey etxe mitikoak fitxatu zuen Elena; 2019ko otsailean editatuko du bere hurrengo lana.

Elenaren azkenaldiko lankidetza proiektuen artean nabarmentzekoa da bere parte hartzea María Stuarten “Sydhavn Teater” piezan, Copenhaguen, 2017ko udan, eta Koldo Almandozen “Oreina” film luzerako 2018an sortutako konposizioa Grande Days taldeko Ignacio Bilbaorekin batera.

Musika: Elena Setién | Irudiak Mash-up: Koldo Almandoz

Iraupena: 30´ | Urtea: 2019

Eguna: Urtarrilak 16 | 21:00

Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera 1. solairua). Donostia

DOAKO SARRERA AFOROA BETE ARTE

+ informazio gehiago: Dock Of The Bay

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color