Dock Live! Ainara LeGardon

2022/05/07
“Res-cue. The archive in the mouth” lanaren aurkezpenen ondoren (kasete bikoitzaz, deskarga digitalaz eta liburuz osatutako edizio mugatua eta dagoeneko agortua), Ainara LeGardonek zuzenean eskaintzen du hausnarketa- eta berrinterpretazio-lan haren bilakaera naturala. Bere sorkuntza-, bihurdikatze- eta suntsitze-prozesuen irudikapen eszenikoa, abesti eta soinu-poema berri modura, hari berak zeharkatuta: Hauskortasun-kantu bat, erresistentzia- eta moldaketa-elementu gisa.
Dock Live! diziplina arteko espazioa da, eta musikaren, ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen inguruan lan egiten duten hizkuntzen eta artisten arteko gurutzaketa eragin nahi du. Hainbat formatutako puntua izan nahi du sail honek: proiekzioak, musika, pieza eszenikoak eta performancea besteak beste, eta zinemagileak, ikus-artistak, idazleak eta performerrak, eta musikariek hartuko dute parte bertan. |
Hurrengo
Ekitaldiak
Gainbalioa. 2022 Artxibo kolektiboa
10/01/2023
Zeruratzea. Lúa Ribeira
17/03/2023
Tocados Oh | Erakusketa
17/03/2023
The Eko Lab Talks
31/03/2023
Crossover estreinaldiak “Three Pines”
01/04/2023
Crossover | Cosecha del 23
01/04/2023