k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Deus Ez

2019/05/10

compartir

Ordutegia: 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


Deus Ez gipuzkoako power trio bat gara eta euskaraz abesturiko rock alternatiboa lantzen dugu. Eric Deza, Koldo Sagarzazu eta Alex Etxeberria.

20l7ko udaran gure lehen diska graba tu genuen, “Deus Ez” izenekoa. Diska autoekoiztua da, 1O abestiz osaturikoa, eta bertan rock, punk edota metal estiloak aurkitu daitezke, melodía zaindu eta indartsuekin.

Diska kaleratu genuenetik Donostia Festibala, Azkoitiko Matadeixe, Eibarko EzDok, Durangoko Azoka, San Agustín Kulturgunea, eta beste hainbat lekuetan kontzertuak eman ditugu, besteak beste, Berri Txarrak, Glaukoma, EH Sukarra, Willis Drummond, Doctor Deseo edota Kokein bezalako taldeekin. Gure zuzenekoaren ezaugarri nagusiak intentsitatea, soinu landuak eta gure jarrera indartsuak dira

Honetaz gain, aurten Eusko Jaurlaritzak eta Kutxak babestutako Katapulta plataforman aukeratuak izan gara 80 talde baino gehiagoren artean beraien kontzertu-zirkuitoan parte hartzeko, eta Amurrioko Burubio Kultur Elkarteak antolatutako “Amurriock” taldeen lehiaketaren irabazleak izan gara.

Sarrera librea aforoa bete arte (zutik)

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color