k
u
l
t
u
r

Deus Ez “Gose”

2020/05/15

compartir

Ordutegia: 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


Deus Ez euskaraz abesten duen gipuzkoan sortutako rock alternatibo talde bat da. Taldea 2016an sortu zuten Eric Deza, Koldo Sagarzazu eta Alex Etxeberriak, ibilbide luzea duten musikariak hauek. 2017an beraien lehen diska grabatu zuten, rock/metalaren indarra eta punk/pop melodiez beteriko abestiekin.

Lehen lan honekin eta zuzeneko indartsu batekin, Amurriock lehiaketako irabazleak bilakatu ziren eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak antolaturiko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuiturako aukeratuak ere izan ziren. Diska atera eta lehenengo urtean 25 kontzertu inguru eman zituzten (Donostia Festibala, Ezdok Eibar, Sanagustin Kulturgunea…), oholtza besteak beste Berri Txarrak, Glaukoma, EH Sukarra, Willis Drummond, Doctor Deseo edota Kokein aldeekin elkarbanatuz. Lehenengo urte honetan ere EITB, Berria, Cadena Ser edo Hamaika Telebistan diska aurkezteko aukera izan zuten.

Hilabetetako lanaren ondoren bigarren diska kaleratzeko erabakia hartu eta hau 2019ko maiatzean kaleratu zuten, lehenengoa baino diska indartsu, landu eta sendoagoa. Bigarren diska honek hedabideetan jarraipen zabala izan ondoren aurkezpen bira hasia dute Euskal Herriko herri eta hiriburuetan kontzertu benetan indartsuak eskeiniz.

Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia/San Sebastián

Sarrera librea aforoa bete arte

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color