k
u
l
t
u
r

Desegin / berregin | moda jasangarria_bertan behera

2020/03/24

compartir

Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Tytti Thusberg-ek ematen duen upcycling, supra birziklatze tailerrean, Kutxa Kultur Modako diseinatzaileek beren sorkuntzak egin dituzte, DESEGINdako ehunkiak erabiliz.

Bakoitza bere estiloari leial izan zaio, eta formak eta irtenbideak bilatu ditu senez. BERREGINDAKO diseinu bat egin dute, bazterturiko materialari aukera berri bat emanez horrela.

Jantziez eta osagarriez gain, instalazio bat asmatu dute, gure mendebaldeko kulturan nagusi den ehun-xahutzea artistikoki irudikatzen duena. Armairuak lehertzeko zorian eta janzteko ezer ez, arropak DESerabilita, jada baztertuta.

Gure kontsumo-eredua BIRpentsatzeko eta ekiteko garaia da; izan ere, ehungintza da bigarren industria kutsatzaileena, eta aireko eta itsasoko trafikoak elkartuta baino emisio gehiago sortzen ditu. Kasu gehienetan, gainera, langileen eta lan egiten duten instalazioen egoera oso txarra nabarmentzen da.

   AMAGOIA ETXEBERRIA "BIRSORTZEKO" 

Atzo” utzi zizkidaten larru zatiak eskuzabaletatik iritsi ziren niregana.
Larru ederrak beraiek. Larrua mihise izanik eta pinturaz laztanduaz beraien maitasun istorioa sortu dute.
Elkarrekin BIRSORTUAK izan dira.
Larruzko Mihise margotua

   ELI-two | ELIXABET PERDIGUERO "BERpiztu"

Bizitza gabeko izaki ihartuak. Erreskatatuak, bere arima berreskuratzen dute. Haien hotsak sumatzen dira. Haien izaerari fidel, izaki bizidun bihurtuta. Orain, anemona bat. Kortsea maindire zahar batez egina dago, eta soinekoa Blossomed Tears bildumaren soberazko oihalez. Hala, jantzia bildumaren parte bilakatzen da, zikloa itxiz.

   FANNY ALONSO "BIRzirkulatu"

Ia gauza garrantzitsu guztiak biribilak dira, zirkularrak, zirkularra da planeta, zirkularra orbita, zirkularra ogi biribila, erlojua eta iparrorratza zirkularrak dira eta, Garcia Marquezen arabera, bizitza ere zirkularra da …

Feltrozko zerrendak biribilkatuz egindako piezak, beren artean elkartuta, pieza original eta iraunkor baten osagai bihurtzen diren arte.

Hori guztiori bigarren eskuko arropa-piezekin, oihalki iraunkorrekin eta azken zatietaraino BERrerabiliekin konbinatuta.

   IONE IRURETAGOIENA "BIRgorriosa"

“Arrosa eta gorria, begiarentzat mingarria”

Amonak janzten zuen soineko ederra da gona. Sorbaldakoak erabili ditut aldaketan bolumena sortzeko.

Top-a moulage teknikaren bidez nabarmendu dut, dauzkagun ehun-zatiak askoz hobeto erabiltzeko aukera ematen digu eta arropa gorputzari egokitzen laguntzen du.

   LAZA CLOTHING | MAIALEN APAOLAZA "BERebakigarria"

Txikitan ebakigarriek patroiak egiten eta planotik bolumenera igarotzen irakatsi zidaten.

Nire panpinentzako egin nituen diseinu batzuen bolumenak erabiliz eta adin hartan pozik aprobetxatuko nituzkeen arropa batzuk ebakita, jantzi hau sortu dut nire hurrengo bildumaren abiapuntu. “Maitasun/gorroto gutuna Barbierentzat”

   EME | MAIALEN PORROY "BIRjaio"

Izarra eta XVII zenbakiarekin berriro jaio. Biluzik dagoen emakume gaztea iragana eta etorkizuna jausten ditu leku desberdinetan.

Iragana errekarekin besarkatuz, oraina agurtzen dute. Etorkizuna bazterrean geratzen da, lore berriak ekarriz.

Izarren azpian babesa eta itxaropena sentitzen da, eta bitartean, txori beltzak trumoiak aldentzen ditu.

   AMARENAK | OIHANE PARDO "OIHALKI"

Iraunkortasun edo jasangarritasuna Amarenak-en zutabeetako bat da. 0KM-az eta ehun natural, biodegradagarri, organiko edo birziklatuen erabileraz gain, #ZeroWaste da gure konpromisoetako bat. Sortzen ditugun oihalki guztiak gordetzen ditugu, irteera bat eman ahal izateko aukera baten zain.

Oihalki zenbait ariketa, diseinu eta #janztekoistorio berriak sortzeko DESEGINDAKO oihalkiz EGINDAKO produktu batzuen erakusketa da.

Martxoaren 24tik apirilaren 30era

Lekua eta ordutegia
Kutxa Kultur (Tabakalera, 4ª planta). Donostia / San Sebastián
Tabakalera zentroaren ordutegia 

Sarrera librea

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color