k
u
l
t
u
r

DESegin BERregin | moda jasangarria

2021/04/29

compartir

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


Tytti Thusberg-ek ematen duen upcycling, supra birziklatze tailerrean, Kutxa Kultur Modako diseinatzaileek beren sorkuntzak egin dituzte, DESEGINdako ehunkiak erabiliz.

Bakoitza bere estiloari leial izan zaio, eta formak eta irtenbideak bilatu ditu senez. BERREGINDAKO diseinu bat egin dute, bazterturiko materialari aukera berri bat emanez horrela.

Instalazioan Mendebaldeko gure kulturan nagusi den ehunki-xahuketa eta DESegindako jantziak artistikoki irudikatzen saiatzen dira.

Gure kontsumo-eredua BIRpentsatzeko eta ekiteko garaia da; izan ere, ehungintza da bigarren industria kutsatzaileena, eta aireko eta itsasoko trafikoek elkartuta baino emisio gehiago sortzen ditu. Kasurik gehienetan, gainera, langileen eta lan egiten duten instalazioen egoera oso txarra nabarmentzen da.

Donostiako Emaus Gizarte Fundazioa eta Skunk Funk marka izan ditugu bidelagun, eta desegindako beren materiala eman digute gure diseinatzaileek libreki erabiltzeko.

Erakusketa

2021eko apirilaren 29tik ekainaren 8ra | Tabakalera zentroaren ordutegia
Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia
Sarrera librea

Nahia Salaberria


BIRsortu

Maialen Porroy “EME BY MEI”

BIRplanteatu

 

Bárbara León

Ber_ebaluatu

Elixabet Perdiguero “ELI-two”

Berreskuratu

Fanny Alonso

Ber-jantzi

Jon Alkain

RE-consideration

Leticia Sánchez

Berrasmatuak

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color