Deñe

2022/12/10
Orain dela hiru urte hasi zen Deñe bera letrak eta melodiak lau haizetara zabaltzen, nahiz eta musika betidanik izan den Deñeren bizitzan bidaide. Azken agurra abestiarekin hasi zuen bere ibilbidea eta sekulako bultzada eta indarra eman zion 29. Gaztea Maketa Lehiaketako finalera iristeak.
Oholtza ezberdinetan ikusi dugu bakarlari gisa, baina azken urtean bere proiektuaren parte diren abestiak beste musiko batzuekin interpretatzen ditu. Piano, ahots heziketa eta gitarra ikasketei esker doa aurrera Deñe proiektua, musikari buruz jaso duen ezagutzak eman baitio aukera gaur egun bere musika sortu eta konposatzeko.
Kutxa Kultur Musikak eskaini dion beka EP bat grabatzeko erabiliko du eta EPa hemendik hilabete batzuetara plazaratuko da. Deñe bere proiektuarekin bat datorren estiloaren eta soinuaren bila dabil, grabaketa lanetan hasi eta proiektua borobiltzeko. Horrez gain herri ezberdinetan bere musikaz gozatzeko kontzertuak ere izango ditugu EParen grabaketan eta antolaketan lanean ari den bitartean.
|
Hurrengo
Ekitaldiak
Promesen testura
25/11/2022
Gainbalioa. 2022 Artxibo kolektiboa
10/01/2023
Eira & Band
09/02/2023
Aldakan
16/02/2023
Ura Bikotea
23/02/2023
Pitching day
23/02/2023