k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Dark Matter | Alicia Martín

2019/04/25

compartir

Lekua: Kutxa Kultur

Dohainik


Dark Matter pintura-proiektu bat da, eraldatze-ideiaren inguruan kontakizun bat sortzea proposatzen duena, forma organikoaren dinamismoa arakatuz zenbait teknikaren (collage, marrazki, pintura eta abarren) bidez. Konposizio hibridoak etengabeko aldaketan, anatomikoaren eta botanikoaren artean, aldaketa-gune bat planteatzen duena bertan errealitateak konektatzeko materialtasun ezberdinen bidez, elkartu eta oihartzun egiten dutelarik gauzen denbora-ordena berria formulatuz.

Unibertsoaren metafora eutsi gisa, formak aldagarri ageri dira, lekura eta momentura egokituak, galera-, istripu- eta aldaketa-prozesuetan eboluzionatuz, egitura ukigarrien eta irudizkoen, goxo eta arrotzen artean orbitatuz, itxuragabetu egiten direlarik esanahi berriak sortzeko.

ALICIA MARTÍN

Alicia Martín López, artista bisuala, Filologia Ingelesean lizentziatua Salamancako Unibertsitatean, eta Diseinuan eta Komunikazioan (ohoreekin) Madrilgo Nebrija Unibertsitatean. 2011n arte-ikasketak sakondu zituen MFA batekin New Yorkeko School of Visual Arts-en Fulbright bekari esker, eta pintura digital eta ohikoan espezializatu zen.

AEBetan hiru urteko egonaldia egin ondoren, zenbait sari eta beka jaso zituen: Academic Achievement Scholarship edo SVA master-amaierako aipamena. Bere obra zenbait hiritan izan da ikusgai, adibidez, New York, New Jersey, San Francisco, Madril eta Donostian


Apirilaren 25etik ekainaren 23ra
Tabakalera zentroaren ordutegIa

Antolatzailea: Katapulta Plataforma

HARREMANA

Instagram

Facebook

Web

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color