Dara Bonino ibilbide luzeko argazkilaria da, erretratuetan espezializatua, eta Entretela deituriko erakusketa honetan Kutxa Kultur Moda 2017/2018ko egonaldi artistikoetarako hautaturiko bost diseinatzaileen sorkuntza-prozesua edo work in progress erakusten digu.
Entretela-ko irudiek, teknika mistoan (konposite eta matte painting) eginak daudelarik, diseinatzaileetako bakoitzak bere sorkuntza-prozesuan landu duen kontzeptua azaldu nahi digute.
Dara Boninok, eskuarki hainbat argazki-estilo lantzen dituelarik, jantzi bat sortzeko prozesuaren urratsetatik harago doan zerbait erakutsi nahi digu. Funts-funtsera iritsi nahi du, sortzaile hauen gogoan zer dagoen erakutsi, eta beraiekin jolastera arriskatzen da, eta funts hori erakutsi nahi diguten irudien bidaian murgiltzen da.
Marta Arribas de la Maza, Samuel Prince, Nuria de Oliveira, Gino Rojas eta Clara Virgili diseinatzaileek urriaren 26an erakutsiko dizkigute beren lan berriak Balenciaga museoan egingo den desfilean.
Urriak 3 > 21
Tabakalera zentroaren ordutegia
HARREMANA Dara Bonino 640 745 541 // WEB-A
Urriaren 4ean 19:00etan, INAUGURAZIOA
Sarrera librea aforoa bete arte
Hurrengo
Ekitaldiak
Kayak-arekin motxila gisa
20/02/2019
Dunne
22/02/2019
Dr. Maha’s Miracle Tonic | Jazzaldia
25/02/2019
Artea zuzenean | Gabriela Suarez “Lekuak”
01/02/2019