k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Crossover. Telesailen kultura

2019/05/11

compartir

Ordutegia: 12:00 - 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


CROSSOVER telesailen kulturari buruzko jaialdi bat da. Izan ere, ezin dugu gure burua telesailik gabe imajinatu, zinemarik, literaturarik edo arterik gabe imajinatu ezin dugun bezalaxe..

Eguna: Maiatzak 11. Lekua: Kutxa Kultur Plaza

12:00
FUERA DE SERIES: “¿Y TE PAGAN POR VER SERIES?”
Álvaro Onieva, Alberto Rey, Marina Such.

Marina Such, Álvaro Onieva eta Alberto Rey, Fuera de Series webguneko kazetariak, hizketan arituko dira beren lanari buruz: noiz jasotzen dituzten telesailak, nola erabakitzen duten zeini buruz hitz egin, edo zer egiten den telesailen grabazio batetara bidaiatzen dutenean. Eta bai, zertan lan egiten duten esan orduko egiten dieten galdera horri ere erantzungo diote… Gainera, unean bertan sor daitekeen beste edozein galderari erantzuteko prest egongo dira.


13:00
LA CONQUISTA DE PONIENTE
Amaia García, Gaizka Izagirre, Adriana Izquierdo, Mikel Sánchez.

Game of Thrones mundu mailako fenomeno bilakatu da gaur egun. Ez dago Zazpi Erreinuekin lehia daitekeen beste telesailik, ez produkzioari dagokionez, ez inpaktuari dagokionez, eta ezta ikusle kopuruari dagokionez ere. George R. R. Martinen liburuetan oinarritutako telesaila amaierara iristen ari dela eta, telesailen munduari egin dion ekarpenaz hitz egingo dugu, eta baita Burdinazko Tronuak iristear dauden fikzioen gainean izango duen eraginari buruz ere.


20:30
TRES FAMILIAS PARA UN TRONO: LANNISTER, STARK, TARGARYEN
Amaia García, Gaizka Izagirre, Adriana Izquierdo, Álvaro Onieva, Mikel Sánchez, Marina Such.

Hiru familia tronu batengatik borrokan. Sei aditu lehian. Telebistaren historiako telesail garrantzitsuenetako bat amaitzeko egun gutxi falta diren honetan, gure gonbidatuek borroka egingo dute, Burdinazko Tronua nork eskuratu behar duen defendatzeko argudioak emanez. Stark, Targaryen edo Lannister? Eta zuk, noren aldeko apustua egiten duzu?

Antolatzailea: Kultur Factory

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color