k
u
l
t
u
r

Crossover. Telesailen kultura “Urteko seriea, berriz?”

2021/04/24

compartir

Ordutegia: 18:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


Esaldia maiz errepikatzen da: astero “urteko seriea” estreinatzen da. Baina, benetakoa al da edo publizistek eta komunikabideek sektorearen ekoizpen zabalaren artean estreinaldi bat nabarmentzeko sortutako maniobra?

Galdera horri erantzuteko, serie-kritikari talde bat izango dugu gure artean eta, aldi berean, urteko seriea izateko aukera duten hautagaiak aurkeztuko dizkigute.

Parte-hartzaileak: 

Aloña Fernández Larretxi
Enric Albero
Victor M. González
Javier Zurro

Hizkuntza: gaztelania

CROSSOVER. Telesailen kultura

CROSSOVER telesailen kulturari buruzko jaialdi bat da. Izan ere, ezin dugu gure burua telesailik gabe imajinatu, zinemarik, literaturarik edo arterik gabe imajinatu ezin dugun bezalaxe.

CROSSOVER ikuspegi, formatu eta gai desberdinetatik abiatuta hurbiltzen da telesailetara, askotariko ikusleak gogoan hartuta, eta dibertsioa eztabaidarekin konbinatuta, telebistaren munduko sortzaileak eta kulturaren arloko kritikariak uztartzen dituen programa baten bitartez.

Gainera, erakunde eta eragile kultural garrantzitsuenen babesa duenez, eta baita ikus-entzunezkoen sektoreko plataforma digital askorena ere, CROSSOVER jaialdia telesailen kultura berriaren inguruko foro garrantzitsuenetako bat da gaur egun.


2021eko apirilaren 24a, larunbata | 18:00
Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)
Segurtasun neurriak errespetatu beharko dira

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color