k
u
l
t
u
r

Cristóbal Balenciagari buruzko Nazioarteko I. Biltzarra

2020/10/01

compartir

Ordutegia: 15.00 - 19.45
Lekua: Modu birtualean, Museoaren webgunearen bitartez

Dohainik
Izena eman


2020 honetan goi-mailako joskintzako maisuaren jaiotzaren 125. urteurrena ospatzeko, Cristóbal Balenciaga Museoak Cristóbal Balenciagari buruzko Nazioarteko I. Biltzarra aurkeztu du.

Nazioarteko biltzar akademiko honek plataforma bat izan nahi du: jostunaren irudiari eta ondareari buruzko lan eta ikerketa-proposamen berritzaileak eta kalitatezkoak azalduko ditu arlo guztietan (esparru pertsonala, enpresarena, sormenarena, teknikarena, etab.), bai eta Balenciagaren biografia-, kultura- eta lan-testuinguruak aztertzen dituzten ikerketak ere.

Arlo horretako aditu ezagunek osatutako batzorde bat arduratu da jaso diren ikerketa-proposamen guztietatik Biltzarrean jakinaraziko direnak aukeratzeaz.

Kolaboratzailea KUTXA KULTUR MODA

Egitaraua

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color