k
u
l
t
u
r

CRISPR tresnekin egindako bioteknologia koronabirusaren garaian

2020/11/27

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik
Izena eman


Edizio genetikoko CRISPR tresnek, bakterioek eta arkeek duela milaka urtetik garatu dituzten defentsa-sistema egokitzaileetatik sortuak, bioteknologia irauli dute duela 7 urtetik.

2013az geroztik, biologia-alor guztien proposamen berritzaileenetan CRISPR teknikak topatzen ditugu. Jakina, aplikazio akademikoek, biologian edo kliniketan, biomedikuntzan, hedabideen arreta bereganatu dute, eta gaiari buruz abian dauden proiektuen eta metatutako argitalpenen bolumenaren zati handiena adierazi dute. Hala ere, hazkuntza handiko eremuetako bat bioteknologiarena da, CRISPR sistemen propietateren bat material genetikoarekin elkarreragiteko erabiltzen duten ekimen esperimentalak diseinatzeko aukera ematen duena.

Horrek barne hartzen ditu COVID-19k eragindako osasun-krisi globalari emandako erantzunak. CRISPR unibertsotik ere diagnostiko aplikazio berritzaileak eta SARS-CoV-2 koronabirusaren RNA genoma erasotzeko eta suntsitzeko proposamen terapeutikoak egin dira. Horretaz guztiaz eta askoz gehiagoz hitz egingo du Lluisek hitzaldi honetan.

Hizlaria: Lluis Montoliu

Materialen Fisika Zentroa (CFM, CSIC-UPV/EHU) eta Kutxa Kultur-ek antolatutako hitzaldia.


Adina: + 18
Hizkuntza: gaztelania

Eguna eta ordua: azaroak 15, ostirala | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua) HIZLARIA EZ DA PLAZAN BERTAN EGONGO

Aforo mugatua
Segurtasun neurriak
 errespetatu beharko dira

Doako sarrera. Beharrezkoa da sarrera erreserbatzea

SEGURTASUNA:

Hitzaldiak online ikusteko aukera egongo da beti. Unean indarrean dagoen egoeraren arabera, presentzialak eta/edo erdipresentzialak izan daitezke. Presentzialki parte hartzeko ezin bestekoa izango da izena ematea azpian dagoen linkean. Izena eman eta gero, edozein aldakertarik balego, emailez jakinaraziko genizueke. Informazio guztia CFMren eta aulas kutxaren orrietan eguneratuko da.

Streaming bidez hitzaldi honetara sartzeko estekak HEMEN

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color