k
u
l
t
u
r

Cow Jazz Club

2022/02/05

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua)

8€/10€
Sarrerak erosi


Frustratuta, deseginda, eta hirugarren ezkontzaren porrotaren ondoren, Olenkak edan eta mozkortu egin da Cow Jazz Club-ean. Han, gizon mugiezinek beren bizitza eskuzabalaren kontakizunak entzuten dituzte. Zerbitzariarekin, bezeroekin eta Irinarekin askatu da, gehiegi maitatzera, ertzean ez geratzera eta bizitza urratuko duen hutsune emozionalera jauzi egitera ausartu den beste emakume horietako bat. Musikak pentsamenduak mugitzen ditu, biolinak negar egiten du eta Olenkarekin batera apurtzen da, gehiegi maitatzera uko ez egiten duena. Albaitari bat, zurgin bat eta aktore bat ez dira aski maitasunagatik guztia eman zuen emakume honentzat. Benetazko eta betirako den maitasunak betetzen du bakarrik.

Performancearen eta antzerkiaren arteko erdibidean dagoen ikuskizuna. Zuzeneko musikak poesia-ekintza osatzen du. Lazgarria, atsegina, dibertigarria, baina, batez ere, sakona. Mugarik gabe maitatzera ausartu ziren emakumeen arima haragi bizian.

BANAKETA:

Olenka (aktorea): Nuria García
Irina (biolina): Sheila Gómez

ZUZENDARITZA ETA ESZENARATZEA: Xiqui Rodríguez

Sarrera aurreratua: 8 € | SARRERAK EROSI 

Leihatilan: 10 € (Tabakalerako informazio puntuan, 1. solairua), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunetara: 10:00etatik 19:00etara
Ostiralean: 10:00etatik 20:00etara
Larunbatean: 11:00etatik 20:15etara
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00etara

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak.
(Derrigorrezkoa da Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala erakustea)

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color