k
u
l
t
u
r

Cosme Sánchezen ‘Desinserciones y lazo social’ liburuaren aurkezpena

2022/11/18

compartir

Ordutegia: 19:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


“Desinserciones y lazo social. Una práctica orientada por la singularidad” liburuaren aurkezpena.

Ez da erraza Lierni Irizarren bosgarren liburu hau genero jakin batean sailkatzea, autorearen zazpi amets hartzen dituzten elementu desberdinez egina baitago. Ametsen mundua beti izan da misterio- eta errebelazio-eremu bat gizakiarentzat, eta psikoanalisiarentzat, Freud-en hitzez, inkontzientearen eraketa bat. Liburu honen ibilbidea gidatzen duten ametsek hitz hutsak dira, irudirik gabeak, arazo teorikoak eta biografikoak zeharkatzeko aukera ematen diguten esaldi amestuak, eta pentsa eta esan dezakegun horretara eta ez dagoenera hurbiltzen gaituztenak.

Horretarako, Lierni Irizarrek, bere idazketan ohikoa den bezala, hainbat iturritara jotzen du, hala literaturara nola poesiara, filosofiara eta psikoanalisira.

Aurkezpenean parte hartzen dute:
Cosme Sánchez, liburuaren egilea, gizarte-langilea eta esku-hartze sozialeko teknikaria. Gaur egun, Bizkaian gizartetik baztertuta dauden pertsonentzako eguneko zentro bat koordinatzen du. Euskadiko Psikiatria Komunitarioko Elkarteko (OME) eta Aldarrikatu Gizarte Hezitzaileen taldeko kidea.

Ainhoa Basterrechea, mediku psikiatra Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.

Koro Benavente, filosofian lizentziatua, Hezkuntza Bereziko irakaslea Aldapeta Maria ikastetxean, Donostiako Psikoanalisiaren Lakaniar Eskolako Egoitzako bazkidea.

Rosa Ruiz, psikologia klinikoan espezialista den psikologoa, Psikoanalisiaren Lakaniar Eskolako eta Psikoanalisiaren Munduko Elkarteko psikoanalista-kidea. Hainbat urtez lan egin du AGIPADen (Drogen Abusua Ikertzeko eta Prebenitzeko Gipuzkoako Elkartea) eta AGIFESen (Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea).

Aurkezlea eta moderatzailea:

Lierni Irizar,

Psikoanalisiaren Lakaniar Eskolako eta Psikoanalisiaren Munduko Elkarteko psikoanalista-kidea.

Hizkuntza: gaztelaniaz

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia 

Sarrera doan aforoa bete arte 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color