k
u
l
t
u
r

Cônvoi donostiarrek “Little Secrets” eman dute ezagutzera

2020/04/22

compartir


Taldeak bere lehen lana, Eme Uno (autoeditatua), ezagutzera emateko aukeratu duen singlea da, eta horrekin musika-eszenan tarte bat irekitzea eta konbentzitzea espero dute.

Iñigok eta Jorgek, aurretik Polaroiden lankide izandakoek, harturiko norabide berria azken bi urteetan joan da zehazten. Lau pareten artean egindako saio luzeek, ordenagailu, midi teklatu, gitarra eta baxuarekin bakarrik ia, ideiak bateratzeko aukera eman diete, gero ideia horietatik garapen-aukera berriak sortu dira eta pop-rock elektronikoaren tankerako proiektu berria eratu dute. Izan ere, agerian geratzen da DIY-Do It Yourself-erako tresna digitalak nahiko interesgarriak eta indartsuak direla gaur egun, beren entsegu-gelan oso baliabide gutxirekin grabatzera eta autoekoiztera animatu baitira.

Little Secrets kanta fresko eta dibertigarria da. Erritmikoa, itsaskorra. Bere alde guztietatik indarra eta positibotasuna transmititzen duen abestia.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color