k
u
l
t
u
r

Emozioen collage-a

2020/11/21

compartir

Ordutegia: 10:30 - 12:30
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik
Izena eman


Garrantzitsua da emozioak adierazten jakitea, nola sentitzen duten, beren sentimenduak, askatasunez eta lasai adieraztea. Emozioak modu positiboan bideratzen

Haurrak irakurketa eta idazketa joku bezala hartuko dute, modu ludikoan:

Trebetasunak, hiztegia, memoria, egiten ari diren hortan arreta jartzea…

Irudimena, Sormena landu; konfidantza hartu, egiten duen horri bere balioa eman. Ez dago sormen lan txarrik, denek dute beren zati

Literatura, sortzen duten lana, euskarri fisikoan egitea. Gaur egun, horrenbeste irakurtzen dugu ebook eta mobiletik…

Beraien emozio liburu propioa egin dezakete, edo aho jokua egin, emozioen-collagea…

METODOLOGIA 

  • Aldizkari eta egunkarietatik hitzak, esaldiak moztu eta istorio berriak asmatuko ditugu.
  • Hitz batzuk aukeratu eta horiekin irudiak eta marrazkiak egin eta bilatu. Textu bat ere egin dezakete, edo hitza bera idatzi… Collage-aren parte
  • AHOEN JOKUA Aho batzuk marraztuko ditugu: aho zoriontsuak, haserre ahoak, burla- ahoak, aho tristeak eta abar. Makila bat jarriko diegu maskara gisa. Materiala prestatu ondoren, haurrek muntaia egingo dute, emozioen jokora jolastuko
  • BERRI POSITIBOEN ONTZIA: Joko hau haurrei baikortasuna eta pentsamendu baikorrak sustatzeko bereziki egokia da. Haurra zoriontsu egiten duen edozer (urtebetetzea, anaia edo arreba txikiaren jaiotza, mutil edo neska baten lorpen pertsonala, etab.) Marrazki batekin idatzi edo irudikatu behar dute eta ontzi batean sartu. Jolastuko dugu pototik hitz edo argazki positiboak ateratzen, eta nola sentitzen garen galdetzen diogu elkarri. Zein den bere gustoko animalia, zertan jolastea duen gustoko, janari gustokoena, fruta bat…, ariketa erraz batzuen bidez, ondo sentitu eta emozio positiboak izaten ikasiko dugu…iha konturatu

Jolasak  egiten  joaten  garen  einean, gure collage-ak   ere bere itxura hartuko du. Kartoi zaharrak izan daitezke, erabilitako paperak, liburu zahar baten tapak…

Beraien lanak erakusketa polit batean bilduko ditugu.


NON: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

NOIZ: azaroak 21, larunbata

ORDUTEGIA:  10:30 – 12:30

ADINA: + 6 urte

HIZKUNTZA: euskara

DOAKO IZEN-EMATEA: urriaren 1etik azaroaren 17ra HEMEN

ADI!

Hauek dira lantegietan eta udalekuetan izena emateko eskura izan behar dituzun dokumentuak: familia-liburuaren dokumentu digitala, hau da, liburu horren argazkia edo inskripzioan erantsi ahal izateko eskaneatutako dokumentua.

COVID-19 EGOERA: NOLA FUNTZIONATUKO DUGU?

Aurten, egoera berezia bizi dugun honetan, eta guztion segurtasuna hobetzeko, gure neguko tailerrak eta negulekuak haurren eta familien beharretara eta egoera berrietara egokitu ditugu. Har itzazue honako neurri hauek, COVID-19 kutsatu ez dadin.

Gogoratu: zaindu gaitezen gozatzen dugun bitartean! tailerretan jarduteko protokoloa (ikusi hemen)

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color