k
u
l
t
u
r

Clown Jardunaldia | Tailerra (+18) eta kabareta

2019/11/23

compartir

Lekua: Kutxa Kultur

7€/ Izena eman 5€
Izena eman


Clown jardunaldiak clown mundua ezagutzen ez dutenak mundu horretara hurbildu nahi ditu.
Clownera hurbiltzeko tailer honetan jolas asko egingo dugu. Inprobisatzen ikasteko jolas egingo dugu, besteen eta norberaren judizioa gainditzeko. “Ez pentsatzen” ikasteko jolas egingo dugu. Eta bide batez clown-ari gehiago dagokion eremuan sartuko gara: oso gauza barregarriak egitearen atsegina bilatzea.
Clown tailerraren eta kabaretaren bidez nola hasi eta nola jarraitu irakatsi nahi dugu.


Clown tailerra hasiberrientzat. Barregarri geratzea

Tailer hau clown mundura lehen aldiz hurbiltzen den jendearentzat da. Clownera hurbiltzeko tailer honetan jolas asko egingo dugu. Batez ere “ez pentsatzeaz” gozatzeko jolastuko gara, eta soil-soilik jolasaren atsegina bizitzeko.
Eskolak hiru zati izango ditu: beroketa (fisikoa eta mentala), jolasa eta inprobisazioa.
Talde-jolasaren bidez eta bikoteka, entzutea, onartzea eta konplizitatea landuko ditugu.

Azkenik, clownari gehiago dagokion eremuan sartuko gara: oso gauza barregarriak egitearen atsegina bilatzea.

Ematen du tailerra: Paolo Di Gianvincenzo

Norentzat: +18 urte
Hizkuntza: gaztelania
Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera). Donostia
Ordutegia: 10:30-13:30
Prezioa; Kutxabank: 5 € | Orokorra: 7 €
Izen-emateak: Azaroaren 1etik 19ra HEMEN


Clown kabareta “Tontometrajes”

Hitzak berak adierazten duen bezala, sekula ikusi ez duzuen bezalako ergelkeria-sorta da. Txotx egitetik ilargira pasatuko gara 4D depilazio-zentro batetik igaroz.
Truke galaktiko multikulturalen bidez, ezusteko bidaian, star trek ere iritsi ez zen mundu berrietara eramango dugu publikoa.

Eta txotx egitea ez bada ondo ateratzen, txotxatzea ez da arazo izango. Hitz gabe geratuko zara, barreak bakarrik izango dira.

Zuzendaritza: Paolo Di Gianvincenzo

Antzezleak

Inma Gorrotxategi
Iñaki Azkue
Marijose Dafonte
Mirari Arin Oihana Parada
Marisa Pacheco
Esther Bizarro
Irati Amunarriz
Oskar Ferrera

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua, Tabakalera). Donostia
Ordua: 19:00
Familiei zuzenduta
Hizkuntza: gaztelania

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

info@ultramarinopayaso.com
http://ultramarinopayaso.com
https://www.instagram.com/ultramarino_payaso
https://www.facebook.com/ultramarinopayaso/

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color