Claus 2019. Bitxigintza artistikoko goi-mailako zikloetako azken proiektuen erakusketa.
“Gremio-egitura desagertzean, artisau bitxigileen prestakuntza arte-eskolen esku geratu zen. Baina, teknikak eta trebetasunak ikasteaz gain, hauek prestakuntza artistiko globala eskaini zuten, eta ondorioz gremioko maisuarengandik baino profesional liberalarengandik hurbilago zeuden sortzaileak etorri ziren. Urteen joanean artisau edo eskulangile hauek artista independente bihurtu ziren, aldian aldiko joera estetikoetan parte hartzen zutenak, eta kultura-eszenaren benetako eragile aktibatzaile bilakatu ziren.
Eskolak askotan kanpotik definitzen dira, beren testuinguruagatik eta merkatuaren eskaeragatik, eta barrutik, beren programa eta irakasleen bidez. Horregatik ikusten ditugu aukeraketa honetan horrenbeste tangentzia-puntu beraien artean, infinituan bakarrik elkartuko diren lerro paraleloak bezala: komun daukaguna eta berdingabe egiten gaituena.”
Kepa Karmona. EASD Valentzia proiektu-irakaslea
Parte hartzen duten eskolak:
• Escola d’Art i Superior de Disseny. Valentzia
• Escola Massana. Centre d’art y disseny. Bartzelona
• Escola D’art de Menorca. Balear Uharteak
• Llotja. Escola d’art i superior de disseny. Bartzelona
• La industrial. Escola D’art. Bartzelona
• Manolo Blahnik arte-eskola. Santa Cruz Tenerifekoa
• Granadako arte-eskola. Granada
• 1. Arte Eskola. Kantabria
• Dionisio Ortiz arte-eskola. Kordoba
• Escola d’art i superior de disseny Illes Balears. Balear Uharteak
• Mariano Timon arte-eskola. Palentzia
• 3. Arte-eskola. Madril
• Easo Politeknikoa. Donostia
Maiatzaren 14tik uztailaren 15era
Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera)
Tabakalera zentroaren ordutegia
SARRERA LIBREA
Hurrengo
Ekitaldiak
Unai San Martín. Nostos
04/03/2022
Zuzeneko artea | Iñigo Cerdán #zumusa
03/05/2022
Omako basoa
27/04/2022
Nonante hirukotea
26/05/2022