k
u
l
t
u
r

Chris Kase & Iñaki Salvador New Dúo

2022/10/13

compartir

Ordutegia: 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua)

8€/10€
Sarrerak erosi


Aspaldian, gure jazzak erreferente sendoak ditu musikari-belaunaldi berrientzat, sormen-heldutasunaren beste sintoma bat den horretan. Iñaki Salvadorrek eskarmentu handiko maisutzat du bere burua, baina inspirazioa beti gazte iristen zaigu. Horren erantzulea da piano-joleak ordura arte ezagutu ez duena eta pertsonala dena etengabe bilatzea, beti arriskupean dagoen inspirazio batean, jazzaren bereizgarri den horretan.

Jazzlari gisa duen jardueraz gain, Iñaki Salvadorrek (irakaskuntzarekin ere banatua du bihotza) antzerki- eta dantza-ikuskizunetarako konposizioak eta moldaketak egin ditu, eta bere curriculumak zinemarako, irratirako eta telebistarako lanak ere biltzen ditu. Eta diskografia bat ere badu, titular gisa egindako lankidetza eta proiektuen artean, erregistratutako izenburu kopuru handiarekin ateratzen dena.

Orain duo formatuan eskaintzen duen kontzertuan, musikariak meritu artistikoak gehitzen ditu tronpeta-jole batekin batera. Oso ondo ezagutzen du tronpeta-jolea, aspalditik gainera: Chris Kase. Berkeleyn egindako ikasketa ofizialekin, Kase arte aldetik heldu zen Seamus Blake edo Bob Mintzer bezalako pertsonaien ondoan. Fraseatu dotorea du, eta irudi melodiko entzutetsuari aurre egiteko eta begien bistakoak alde batera uzteko gaitasuna. Baliokide gutxi ditu gure artean.

Iñaki Salvador eta Chris Kase musikariak, agerraldi honetan, lehenengoak aldez aurretik azalduko dien ibilbidean bilatu eta berrasmatuko direnak. Eta, beti bezala, irudi horiek izango dira ikuskizunaren beste plater indartsuetako bat. Proiektuaren gainerako osagaiak eta elementuak zuzenean ezagutuko ditugu.

Chris Kase, tronpeta eta fliscorno.
Iñaki Salvador, pianoa.

Kontzertua, Musikene eta Jazzaldiarekin elkarlanean.

Ekimena bi helbururekin sortu da: batetik, hirian dagoen talentua ezagutaraztea, eta horretan Musikenek pisu handia du bere irakasle ospetsuekin eta prestatzen dituen gazteekin; eta, bestetik, Jazz-zaleei hirian kalitatezko programazio handiagoa eta egonkorra eskaintzea. Kontzertuak hileko bigarren ostegunetan egingo dira Tabakalerako Kutxa Kultur Klubean eta hainbat eratakoak izango dira. Musikene arduratuko da bere irakasleen kontzertuak programatzeaz, guztiak Jazzaren munduan ospe ukaezina duten famatuak, baita ikastegian bertan Masterreko ikasketa ofizialak amaitu dituzten profesional gazteen kontzertuak ere.Covid-aren egoerak hala eskatzen badu, osasun agintariek adierazten dizkiguten aldaketak eta protokoloak egin eta aplikatuko dira.

Sarrera aurreratua 8 € (ikuzkizunaren bezperako 24:00ak arte) | SARRERAK EROSI 

Leihatilan 10 €. Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da.

Lehiatila: (Tabakalerako informazio puntuan, 1. solairua), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunetara: 10:00etatik 19:00etara
Ostiralean: 10:00etatik 20:00etara
Larunbatean: 11:00etatik 20:15etara
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00etara

Covid-aren egoerak hala eskatzen badu, osasun agintariek adierazten dizkiguten aldaketak eta protokoloak egin eta aplikatuko dira.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color