k
u
l
t
u
r

Carolyn Crawdford | entsegu irekia

2020/03/12

compartir

Ordutegia: 17:30 - 18:30
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


Detroiten jaiotako Carolyn Crawford, Motown-eko harribitxi gazteetako bat izan zen konpainiaren lehenengo urte arrakastatsuetan. Talentu-lehiaketa bat 1963an irabazi ondoren, eta artean 13 urte besterik ez zuela, Berry Gordy-ren zigilu famatuan leku egin zioten. Bertan hiru diska argitaratu zituen eta abestien artean neskatxak berak sortutakoak zeuden, bere izugarrizko dohainaren adibide zirenak. Horrez gain, kontaezinezko materiala grabatu zuen; zoritxarrez, eta Hitsville-n ohikoa zenez, ez zen hainbat hamarkada igaro arte plazaratu. Salmenta-arrakasta baten gabeziak, gaztetasunak eta Motown-ek ezarritako baldintzei muin egin nahi ez izateak, zigilutik bat-bateko eta uste baino lehenagoko irteera ekarri zioten.

Urte batzuk beranduago “Hodges, James, Smith and Crawford” emakume-taldeko partaide izan zen, Hammilton Bohannon-entzako lan egin zuen eta bakarlari ibilbideari bigarrenez ekiteko aukera suertatu zitzaion. Honek guztiak uzta oparoa eman zion, hainbat arrakasta erdietsiz eta R&B diska salduenen zerrendetan azalduz.

Mojo Workin’-erako, Motown-en 60ko hamarkadan grabatutako abestien zerrenda fina prestatu digu, argitaratu zein argitaratugabeko materialaz osatua. Baina hortaz aparte, zale donostiarren gozamenerako izango diren ezusteko zenbait prestatu ditu.

Eguna: Martxoak 12 | 17:30
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia/San Sebastián

Sarrera gonbidapenarekin. Parte hartu sarreren zozketan #kutxakultur-en martxoaren 2tik aurrera


Mojo Workin´
Donostia Rhythm and Soul Weekend

Martxoak 12<15 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color